GELTOKIETAKO JAIETAKO EGITARAUA
2023·07·06
GELTOKIETAKO JAIETAKO EGITARAUA
Hemen daukagu 2023ko Geltokietako Jaietako egitaraua!
Geltokietako jaietako Komisioak antolatutako festak.
"Badatoz Geltokietako Jaiak!
Aurten berriro ere eutsi diogu auzoko jaiak antolatzeari,
eta ilusioz beteriko eskuliburu hau luzatzen dizuegu.
Badakigu zein zaila den guztion gustuko festak antolatzea,
baina espero dugu jardueraz beteriko asteburu honetan haur,
gazte zein helduek ondo pasatzeko betarik topatzea.
Guk jaiak antolatzeari eutsiko diogu, bizi garen munduko txoko honek merezitako jaiak izan ditzan.
Baina alperrik arituko ginateke haietaz gozatzeko auzotarrik gabe,
beraz hurbildu zaitezte aurten ere geltokietako jaietara, auzotarrek eginak,
auzotarrenak eta auzotarrentzako dira eta!"
Zuen guztiengan pentsatutako jai hauetan asko disfrutatzea espero dugu!
GORA GELTOKIETAKO JAIAK!