SAN ISIDRO KALEKO BERRURBANIZAZIOKO I FASETAKO PROIEKTUA
2023·10·26
Lehenengo fase honek 2. ataritik 14. zenbakira eta egungo espaloia errepidearekin mugatzen duen puntutik San Isidro eta Euskalerria etorbidea lotzen dituzten eskaileretaraino hartzen du, eskailerak barne. Lehen fase horren helburu nagusia da jarduketa-eremuan dauden atarietan irisgarritasuna bermatzea, indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betetzen duten arrapalak eta eskailera berriak eraikiz. Azpiegitura publikoen sareak berritzeko eta eremuari ikuspegi irekiagoa eta zabalagoa emateko ere baliatuko da.
Lan horiek egiteko 366.431,21 €ko lizitazio-aurrekontua dago, eta 359.605,1 €ko esleipen-aurrekontua izan du.Campezo Obras y Servicios S.A.k izango du lan horiek gauzatzeko ardura, 5 hilabeteko epean.
Alkateak obra hauek egiteko behar handia zuen bizilaguna gogoratu nahi izan du, mugikortasun murriztua zuelako, eta "dagoeneko ez dagoelako gure artean. Herritar hori Udalaren eta bizilagunen komunitateen arteko elkarrizketa bideratu zuen, proiektua idatzi eta hura onartu eta gauzatu ahal izateko".
Ondoren, bigarren fasea amaituta, zirkulazio erdi-peatonala izango da. Mikel Serranok jakinarazi zuenez, "goiko aldetik datozen ibilgailuak edo inguruko bizilagunak pasatu ahal izango dira oinezkoekin batera".
Bizilagunen elkarteari eskerrak eman dizkio parte hartzeagatik (Udalarekin etengabea izan baita) eta proiektua ontzat emateagatik.
Era berean, San Isidroko obraren hasiera aprobetxatu zuen Elgarrestamendi auzoan egiten ari diren lanak azaltzeko. Lan zehatza da: goiko aldetik beheko aldearekin datorren espaloien elkargunean, fatxadekiko paraleloan, 1. zenbakiko atarian.
Auzo honetan udala egiten ari den proiektua garrantzi handikoa da.
"Aldapa handia zegoen, desnibel esanguratsua, zeina euria eta izotza egiten zuenean oso arriskutsua zen. Goitik zetorren zatian lurra altxatu da eta ranpa zabalduko da, irisgarritasunari buruzko araudia betez, inpaktua minimizatuz eta segurtasuna hobetuz" azaldu zuen Alkateak.
Zolua berdinduta dago, eta orain nibelatzen ari dira. Ondoren, baldosak jarriko dituzte.
39.000 € aurrekontua izan du eta Campezo Obras y Servicios SA enpresa ari da lanak egiten.
“Auzoko bizilagunekin dugun konpromisoaren adibide” azaldu du Alkateak.