Oharrak
Atzealdea SAN KRISTOBALGO ERMITARAINO DOAN GI-3802 ERREPIDEAN TRAFIKOA ALDI BATERAKO ETENA
SAN KRISTOBALGO ERMITARAINO DOAN GI-3802 ERREPIDEAN TRAFIKOA ALDI BATERAKO ETENA
Urriaren 3an, ostirala, hasiko dira GI-3802 errepidea berritzeko lanak, Zumarraga San Kristobalgo ermitarekin lotzen duena. Lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Lurralde Estrategiaren Departamentuak bultzatuta, urriaren 10era arte luzatuko dira, eta ASFALTIA enpresa arduratuko da haiek gauzatzeaz.
Lan hauek tokiko sareko errepideetako zorua modu jasangarrian berritzeko programaren parte dira. Lanen egunetan, trafikoan eraginak izango dira:
-
Oro har, zirkulaziorako bide bakarra egongo da.
-
Tarte estuenetan, berriz, beharrezkoa izango da 20 minutuko inguruko etenaldi puntualak egitea.
-
Eragina egunero aldatuko da, une bakoitzean errepideko zein puntutan ari diren lanean; hortaz, ezinezkoa da zehazki esatea egun bakoitzean zein tarteetan izango den eragina.
Zumarragako Udalak gomendatzen du aurrez planifikatzea bide honetan egin beharreko joan-etorriak eta, aldi berean, herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu. Helburua da errepidearen segurtasuna eta kalitatea hobetzea, ahalik eta eragozpen gutxien sortuz.

