Eduki publikatzailea

Atzealdea SANTA LUTZIKO FERIA 2025: ZUMARRAGA ETA URRETXUK TRADIZIOA, BERTAKO PRODUKTUA ETA AUZOLAGUNTZA BATZEN DITUZTE

Abenduaren 12tik 14ra, gure herriak euskal kulturaren, baserritarren lanaren eta auzokoen arteko topaketaren festa bihurtuko dira, belaunaldiz belaunaldi mantendu den tradizio bati bultzada berria emanez

2025·12·05


SANTA LUTZIKO FERIA 2025: ZUMARRAGA ETA URRETXUK TRADIZIOA, BERTAKO PRODUKTUA ETA AUZOLAGUNTZA BATZEN DITUZTE

Abenduaren 12tik 14ra, gure herriak euskal kulturaren, baserritarren lanaren eta auzokoen arteko topaketaren festa bihurtuko dira, belaunaldiz belaunaldi mantendu den tradizio bati bultzada berria emanez.

Santa Lutziko feriak urtero bezala elkartuko ditu Zumarraga eta Urretxu, Erdi Aroan sortu eta herrien arteko lankidetza estuari esker mendeetan zehar bizirik iraun duen tradizioa ospatzeko. 1960ko hamarkadatik bi udalerriek partekatzen duten feria honek gure eskualdearen izaera, kultura eta komunitate-sena islatzen ditu, eta egun ere Euskal Herriko azoka esanguratsuenetako bat da.

Aurten ere, abenduaren 12tik 14ra, gure kaleak kolorez, kulturaz eta bizitasunez beteko dira, baserritarren lana balioan jarrita eta inguruko ekoizleei eta artisaueri plaza zabala eskainiz. Zumarragak eta Urretxuk eskutik dihardute antolaketan, herritarren parte-hartzea eta topaketa giroa sustatuz.

Zumarragan bereziki nabarmentzen da ganadu feria, eta zaldi abereen sariketa izango da berriz ere arreta-puntu nagusia. Aurten hiru kategoriak izango dira: pottoka arraza, Euskal Herriko mendiko zaldia eta haragitarako zaldia. Gainera, nobedade gisa, haragitarako zaldiaren erakusketa egingo da epaimahaiaren eta publikoaren aurrean.

Urretxun, berriz, Arabako Errioxako Ardo Azokak eta urteko ardoaren dastaketak bere lekua izango dute. Abenduaren 13an, elkartasuna izango da protagonista: gau osoan erretako txahalaren pintxoak salduko dira, eta bildutako dirua Katxalin elkartearentzat izango da.

Kalejira, musika, artisautza, herri kirolak eta kultura ekitaldiak izango dira asteburua girotuko duten osagaiak. Azkenik, Oilar Beltzak taldearen erromeriak giro alaia jarriko du bi herrietako plazetan.

Santa Lutziko feria Zumarragaren urteko topaketa berezienetako bat da: herriaren memoria kolektiboa, baserritarren lana eta komunitatearen indarra kalera ateratzen dituen festa. Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei urteko ekimen honetan erakusten duten parte-hartzearengatik eta gogo biziarengatik.


EGITARAUA – SANTA LUTZI 2025

Abenduak 12, ostirala

  • 18:00–21:30 • Arabako Errioxako XXXII Ardo Azoka (Urretxu – Iparragirre plaza)

  • 19:00 • Ardo Dastaketa Irekia “Manuel Ruiz” (Urretxuko Udaletxeko portaloia)

  • 19:00 • Kalejira: Antxiñako Ama Txistulari Taldea + Zumarragako Musika Banda (Zumarraga)

  • 19:30 • EsanezIn – Uxue Kerejeta (Urretxu – Pagoeta)

  • 20:00 • Sentimundua – Flamenkoa eta trikitixa (Zelai Arizti aretoa, Zumarraga)

Abenduak 13, larunbata

08:00–14:00

  • Zaldi-azienda eta bestelako abereen erakusketa eta sariketak (Zumarraga – Urdaneta hiribidea)

  • Nekazaritzako makinen azoka (Zumarraga – La Salle-Legazpi patioa)

09:00–14:00

  • Fruta eta barazki sariketak eta artisautza (Urretxu – Gernikako Arbola plaza)

  • Errezil sagar, fruta eta barazki sariketak + artisautza (Zumarraga – Euskadi plaza)

  • Eskualdeko ezti lehiaketa (Urretxu – Areizaga plaza)

09:00–15:00

  • Artisautza erakusketa eta salmenta (Zumarraga – Euskadi plaza eta Zelai Arizti frontoia)

09:00

  • Kalejira: Lizarriturri Txistulariak + Iratzarri dultzainariak

  • Santa Lutzi Argazki Rallyaren hasiera (Urretxuko kultur etxea)

10:00

  • Diana: Tolosako dulzaineroak

  • Trikitilarien kalejira (bi herrietan)

10:30

  • Secundino Esnaola Musika Eskolako trikitilarien kalejira

11:00

  • Txekorraren pintxoak (Urretxu – Labeaga kalea). Dirua Katxalin elkartearentzat.

12:30

  • Herri Kirolak (Urretxu – Ederrena)

13:30

  • Artzain txakurren erakustaldi komentatua (Urretxu – Zubimusu plaza)

11:00–14:00

  • “Non dago Wally?” Herri-lehiaketa

17:30

  • Profesionalen arteko pilota partidak (Urretxu – Ederrena)

18:00

  • Idi probak (Zumarraga – Euskadi plaza) eta sari banaketa

19:30

  • Oilar Beltzak kontzertua (Areizaga-Kalebarren)

Abenduak 14, igandea

  • 11:00 • Erremontari Herriz Herri (gonbidapenen banaketa – kiosko Piedad)

  • 12:00 • Hauspo bat bihotzari (Zelai Arizti aretoa, Zumarraga)

  • 18:00 • Luzio Gabiriaren omeneko bertso-jaialdia (Zelai Arizti aretoa)