Atzealdea
Santa Luziako Argazki Rallyko sari banaketa
Santa Luziako Argazki Rallyko sari banaketa ospatu zen Urretxuko Aizpurunea Kultur Etxean
2026·01·12
Urtarrilaren 9an, 19:00etan, Santa Luziako Argazki Rallyko sari banaketa ospatu zen Urretxuko Aizpurunea Kultur Etxean. Ekitaldia Argazkia elkarteak antolatu zuen, Zumarraga eta Urretxuko udalen laguntzarekin, aurtengo edizioan parte hartu duten pertsonen lana aitortzeko asmoz. Irabazlea Gorka Gómez legazpiarra izan zen, eta herriko onenaren saria, berriz, Iker Gutierrezek irabazi zuen. Bukatzeko, Haurren kategorian, Nahia Barrosek jaso zuen saria.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.