Eduki publikatzailea
Atzealdea

Sasietako mankomunitateko informazioa eguneratuta

BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA BERTAN BEHERA

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoak 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Gogoratu Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneak irekita daudela baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atenditzemn dituztela soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.

COVID-19 dela eta, zer egin etxeko hondakinekin?

COVID-19 dela eta, zer egin etxeko hondakinekin?

a) Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian ez dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

b) Etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan ordea, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko dira. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

COVID-19 dela eta, PAUSOZ PAUSO etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetako hondakinak nola kudeatu.

Transizio Ekologikoko Ministerioak, Osasun Ministeritzak emandako gomendioak jarraituz, COVID-19 dela eta, etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko jarraibide hau eman du.

Etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusarentzako edukiontzira bideratuko dira. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

Lehen pausoa:

Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakinak, gaixoak erabili eta botatzeko direnak barne (eskularruak, zapiak, maskarak) plastikozko lehen poltsan (1. POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

Bigarren pausoa:

1. POLTSA behar bezala itxi eta gelan bertan irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko da. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko dira eta behar bezala itxiko da gelatik irten baino lehen.

Hirugarren pausoa:

2. POLTSA etxean sortutako gaineratiko hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

Laugarren pausoa:

Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segunduz gutxienez.

Azken pausoa:

3. POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

ZERTAN BEREIZTEN DIRA KONFINAMENDUA ETA BERROGEIALDIA (BAKARTZEA)?

KONFINAMENDUA alarma-egoera ebazten duen Gobernuaren dekretuak ezartzen du herritar GUZTIENTZAT. Konfinamenduak irauten duen bitartean baimendutako kasuetarako soilik etxetik atera ahal izango da, hala nola erosketak egiteko, medikuarengana joateko, farmaziara joateko, zaborra ateratzeko, kutxazain automatikora joateko, txakurra paseatzera ateratzeko etab.

Aldiz, osasun-langileek ezarritako berrogeialdian dauden pertsonek, COVID-19rako positibo eman dutelako edo haiekin kontaktu estuan egon direlako, EZINGO dute etxetik irten gaixotasunak irauten duen bitartean.