Eduki publikatzailea
Atzealdea SECUNDINO ESNAOLA 12 ETA 14KO ATZEALDEAREN ZAHARBERRITZEA ASTELEHENEAN HASI ZEN
2023·01·26
SECUNDINO ESNAOLA 12 ETA 14KO ATZEALDEAREN ZAHARBERRITZEA ASTELEHENEAN HASI ZEN
Secundino Esnaolako 12-14 atarien eta Urola ibaiaren artean gauzatutako hondoratzeei irtenbidea emango da.
Jarduera Construcciones M.B. Antio S.L.L. eramango du aurrera eta 514.783,03€ ko guztizko kostua izango du (425.783,03€ + BEZ 89.342,50€). Lanak 20 aste inguruan amaitzea aurre ikusten da, hau da, ekainaren erdildean.
Jarduketa honen bidez 12-14 atarien eta Urola ibaiaren artean dagoen zatia berrurbanizatu nahi da. Proiektuaren lehen helburua eremuan eragindako hondoratzeei irtenbidea ematea da; izan ere, Zumarragako Udalak sustatutako hainbat kata egin ondoren, betelanaren kalitate txarraren ondorio direla egiaztatu baita.
Hondoratzeak konpondu ondoren, hau da, egindako indusketa eta betelanek lurraren egonkortasuna ziurtatzen dutela adierazten duten karga-plakaen bidezko entsaioak egin ondoren, eta eremutik igarotzen diren zerbitzu-sareak berritu eta handitu ondoren – udal-argiteria, udal-zuntz optikoa, euri-uren eta ur beltzen saneamendua –, hormigoi armatuzko zola berri bat sortuko da, euri-urak ibaira eramaten laguntzeko, garajeetako sotoak babestuz eta Zumarragako udalerriaren nortasuna berreskuratzeko ideiari berriro helduz.
Helburu horri dagokionez, bere garaian inguru hartan -Urola trena- egon zenari erreferentzia egingo dioten elementuen bidez hornituko da esparrua; hala nola, trenbidearen balastoa barnean duten gabioiak, edo lorategien eta zoladuraren disposizioak sortutako irudiak, trenbideko antzinako trabesak gogora ekartzen dituen erritmoari jarraiki; ideia hori baliza-itxurako bigarren mailako argiztapenarekin indartuz. Inguruan dauden farolak ere ordeztu egingo dira.
Kuestio estetikoak alde batera utzita, eremuari irisgarritasun-irizpidak eman nahi zaizkio, gai horri buruz indarrean dagoen araudia betez, eta espazio atseginagoa, irekiagoa, begetalizatuagoa (lore-, zuhaixka- eta zuhaitz-espezie desberdinak landatuz) eta bidegorriarekin lotura handiagoa gordetzen duena eraikiz. Azken hau ere berritu egingo da obrak hartzen duen esparru guztian zehar.
Laburbilduz, obra honen bidez, hondoratze-arazoak konpondu nahi dira. Horretarako, lursailari egonkortasuna emateaz gain berriro urbanizatuko da. Urbanizazio horrek, irisgarritasunaren arloan eska daitekeen araudia betetzeaz gain, udalerriaren nortasuna berreskuratzen lagunduko du, eta ondoren egingo diren faseetako lehena osatuko du.
Hurrengo fase horietan, Urola kalea eta Ibaiondoko atzealdea berrurbanizatuko dira, eta, lehen fase honekin batera, ibai-pasealeku bat osatuko da, Geltoki Intermodala Udalarekin eta, aldi berean, herriko Plazarekin eta bertan egiten den Azokarekin lotuko duena. Horrela, egoiliarren nahiz Zumarragako udalerrira datozen bisitarien aisialdia, merkataritza eta eguneroko jarduera sustatuko dira.