Eduki publikatzailea
Atzealdea

SECUNDIO ESNAOLA KALEKO 12-14KO ATZEALDEA BERRURBANIZATZEKO OBRAK AMAITU DIRA

Geltokien plaza eta Euskadi plaza lotuko dituzten hiru faseetako lehena, Udalak konpromisoa hartzen duen iraunkortasun eta nortasuna berreskuratzeko irizpideak lantzen jarraitzeko pilotua

2029·07·21


SECUNDIO ESNAOLA KALEKO 12-14KO ATZEALDEA BERRURBANIZATZEKO OBRAK AMAITU DIRA

Geltokien plaza eta Euskadi plaza lotuko dituzten hiru faseetako lehena, Udalak konpromisoa hartzen duen iraunkortasun eta nortasuna berreskuratzeko irizpideak lantzen jarraitzeko pilotua

Esku-hartze hori Construcciones M.B. Antio, S.L.L. enpresari esleitu zitzaion, 425.440,53 euroko aurrekontuarekin, gehi 89.342,51 €BEZaren kontzeptuan; guztira, 514,783,04 €. Obra horiek urtarrilaren 23an hasi ziren, honako helburu hauekin: eremuan zeuden hondoratzeak konpontzea; esku hartzeko eremuan zeuden azpiegitura-sareak berritzea; eta akabera irekiago eta zabalago bat ematea, hondar-izaerako espazio bat berreskuratuz, egoki diren iraunkortasun-irizpideetatik abiatuta eta Udalak Zumarragako udalerriaren nortasuna berreskuratzeko eta indartzeko duen ideia irmoarekiko leialtasunari eutsiz.

Horretarako, induskatu egin da zenbait puntutan -6m-ko sakonerara iritsi arte, egoera txarrean dagoen betegarri osoa kentzeko eta horren ordez beste betegarri bat jartzeko, egonkortasuna emango duena, garajeen sotoa iragazgaizteko aprobetxatuz. Fase honetan, eremutik gainazalean igarotzen ziren azpiegitura guztiak eraitsi dira – saneamendua, edateko uraren hornidura eta udal-argiteriaren sarea –, eta betelana egin ondoren berriro eraiki dira, zuntz optikoaren kanalizazio berri batekin handituz.

Zola arin berri bat eraiki da, batez ere garajeen sotoa gehiegi ez kargatzeko. Ideia horren ondorioz, iragazkortasuna sortu da zolan, eta, horri esker, 120m2 inguruko lorategi-azalera sortu da, altuera desberdinetan banatuta. Horren guztiaren azpian, eta garaje-sotoen estankotasuna sustatzeko, drainatze-sistema bat sortu da. Sistema hori lurpeko estalki moduko batean datza, beheko aldean kokatutako hodi porotsuetara orientatutako plastiko hautatuekin egina, euri-urak biltzeko sareari lotuta.

120m2-ko lorategi-azalera hori landatzeko, landare-dentsitate handia ematea erabaki da, CO2-a xurgatzea sustatuz, eta garoa espezie autoktono gisa nabarmenduz. Planteatutako zuhaitzak dagokien denboraldian (urrian) jartzea falta da; kasu honetan, Astigarrak izango dira.

Esku-hartzearen mugetako bat ibaiaren horma izanik, zeina mantendu egin behar baitzen Urola ibaiaren uholde-arriskuaren irizpideengatik, balastoz betetako gabioiz estaltzea erabaki da. Balastoak, bere garaian, inguruko trenbidearen oinarria osatu zuen: Urola trena. Horri keinu eginez, bankuek bagoietako baten kokapena adierazi dute, eta farolek (LED) trenbideen linea elektrikoa gogorarazten dute, Urola trena Espainiako lehen elektrikoetako bat izan zela aitortzeko.

Azpimarratu behar da jarduketa hau Geltokien plaza eta Euskadi plaza lotuko dituzten hiru faseetako lehena dela, eta Udalak konpromisoa hartzen duen iraunkortasun eta nortasuna berreskuratzeko irizpideak lantzen jarraitzeko pilotua dela.