Eduki publikatzailea

SENEGALGO LIDER ESPIRITUALAREN BISITA ZUMARRAGAREN ETA SENEGALDAR KOMUNITATEAREN ARTEKO LOTURAK INDARTZEKO

Mikel Serrano alkateak topaketa honek udalerriarentzat duen garrantzia azpimarratu du, harreman hurbila eta errespetuzkoa baitu bertan bizi den senegaldar komunitatearekin

2024·09·30


SENEGALGO LIDER ESPIRITUALAREN BISITA ZUMARRAGAREN ETA SENEGALDAR KOMUNITATEAREN ARTEKO LOTURAK INDARTZEKO

Mikel Serrano alkateak topaketa honek udalerriarentzat duen garrantzia azpimarratu du, harreman hurbila eta errespetuzkoa baitu bertan bizi den senegaldar komunitatearekin.

Urriaren 29an, igandea, Zumarragak Serigne Bass Sall senegaldar lider espirituala berriro hartzeko ohorea izan zuen, urtero Europan egiten duen biraren baitan. Mikel Serrano alkateak harrera egin zion udaletxean, eta pozik agertu zen harreman horren jarraipenarekin. "Gure udalerriarentzat pribilegio bat da Serigne Bass Sall bezalako pertsona garrantzitsu bat hartzea. Bere presentziak Zumarragan senegaldar komunitatearekin eraiki ditugun elkarbizitza-loturak indartzen ditu ", adierazi zuen Serranok.

Serigne Bass Sall hainbatetan izan da Zumarragan, bi komunitateen arteko harreman hurbila eta errespetuzkoa sendotuz. Topaketan, kultura-, gizarte- eta ekonomia-intereseko gaiak jorratu ziren, bi herrien ongizatearen garrantzia azpimarratuz.

Lider espiritualak, Senegalen erreferente bat denak, aitaren ondarea jarraitzen du. Aitak komunitateari laguntzeko eskola koraniko bat sortu zuen. Bere bisitak balio erlijiosoa izateaz gain, Zumarragako udalerriaren eta bertan bizi diren senegaldarren arteko elkarlanaren eta elkarrekiko errespetuaren sinboloa ere bada.

Topaketa honek berriro ere azpimarratzen du Zumarragak kulturen arteko elkarrizketa eta bizikidetza indartzeko duen prestutasuna, udalerriko bizitza osatzen duten pertsona guztientzako espazio inklusibo eta abegikorra eskainiz.