Atzealdea
SUKALDEKO OLIOAREN BILKETAREN INGURUKO KANPANIA
Gipuzkoako Foru Aldundiak sukaldeko olioaren birziklapenaren inguruko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainia honetan, erremolkedun ibilgailu batek Gipuzkoako herriak bisitatuko ditu olio honen birziklapenari buruzko informazio interesgarria banatzeko.
2023·12·05
Zumarragara abenduaren 21ean iritsiko da, eta goizeko 10:00-tatik arratsaldeko 18:00-tara egongo da, eguerdiko atseden txiki bat izan ezik. Euskadi Plazan kokatuko da egun guztian zehar eta herritarrek hara hurbiltzeko aukera izango dute.
Lekuan bertan, olioaren birziklapenaren inguruko informazioa emango da, eta hurbiltzen diren guztiei olioa biltzeko kanpainaren enbutu bat banatuko zaie.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.