Eduki publikatzailea

Atzealdea TREBA GURASOAK

Osasun mentala eta nerabeak

2024·01·17


Zer da TREBA Gurasoak?
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako haur, nerabe eta gazteen sustapen-zerbitzuen laguntzarekin, Gipuzkoako gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da.
Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
TREBA GURASOAK programaren barnean, ZUMARRAGAko udalak tailer bat eskaini die gurasoei, “Osasun Mentala eta Nerabeak”. Tailerra bi saiotan egingo da, otsailaren 6an eta 8an, Zelai Arizti Kultur Etxean, 17: 30etik 19:30era.


Tailerren landuko diren helburuak hauexek dira:
-Seme-alaben hazkuntzan familiak duen babesteko zereginaren garrantzia sustatzea.
-Deserosotasuna, antsietatea eta jazarpen-egoerak detektatzeko eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea.
-Balizko jazarpen-egoeren aurrean egoki eta indarkeriarik gabe erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea.
Saio horietan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta gutxienez 10 pertsona behar dira.

Izena emateko epea otsailaren 2a arte egongo da zabalik.
Interesatuek formulario hau https://forms.office.com/e/wFFim1vmqm   bete beharko dute, edo bestela e-mail bat bidali gazteria@zumarraga.eus helbidera, bere datuekin (izen-abizenak eta telefonoa).