Eduki publikatzailea

Atzealdea TREBA Nerabeak PROGRAMA “Ongizate emozionala”

Norberaren burua ezagutzen eta baloratzen ikasteko gune bat: nerabeentzako ikastaroa Zumarragan

2025·04·01


Treba nerabeak programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, 12-16 urte bitarteko Gipuzkoako nerabeei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da.

Horrela, programa honen barruan, Zumarragako Udalak 12-16 urte bitarteko nerabei zuzendutako ikastaro laburra eskaintzen du, “Ongizate emozionala”. Ikastaro honen lehen saioa, apirilak 10ean egingo da Gazte Txoko-ko egoitzan, 17:00etik 19:00etara.

Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea. Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da.

Tailerrean landuko diren helburuak:

  • Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea
  • Neska-mutil gazteenen artean gaitasun emozionalak garatu eta osasun mentala sustatzea

Ikastaro honetan landuko dena hori izango da:

  • Norberaren ongizatea lantzeko oinarriak.
  • Onarpen pertsonala sustatzea.
  • Norberaren baloreak eta helburu pertsonalak izendatzea.
  • Nork bere gaitasunak eta gabeziak ezagutu eta etekina ateratzen jakitea.
  • Autoestimua hobetzea.
  • Beste taldekideen esperientzia eta bizipenetatik ikastea.

Saio honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, eta gutxienez 10 pertsona behar dira.

Interesatuek izen emate formularioa bete beharko dute, edo gazteria@zumarraga.eus helbidera e-mail bat bidali, datu pertsonalekin (izen-abizenak eta telefonoa).