Eduki publikatzailea
Atzealdea TXIKI-TXOKO ZERBITZUA BIHAR HASIKO DA MARTXAN LEPAKA ETA ZUMARRAGAKO UDALAREN ARTEKO ELKARLANAREKIN
2025·10·23

TXIKI-TXOKO ZERBITZUA BIHAR HASIKO DA MARTXAN LEPAKA ETA ZUMARRAGAKO UDALAREN ARTEKO ELKARLANAREKIN.
0-3 urte bitarteko haur eta familientzako zerbitzuari urriaren 17an berrekingo zaio iazko esperientzia onaren ondoren.
Zumarragako Alkateak positiboki baloratu du 0-3 urte bitarteko haur eta familiei aurreko ikasturtean eskaini zaien zerbitzua. Zumarragako Euskadi plazako 4 zenbakian, Gure Txoko adinekoen egoitzako 4. solairuan dago kokatua, eta ostiral arratsaldeetatik igande arratsaldeetara eskaintzen da zerbitzua. Aurreko ikasturtean, 3726 erabiltzaile pasatu ziren bertatik, azaro erdialdetik ekain hasierara.
Zerbitzua ostiral arratsaldez, eta larunbat-igandeetan goiz eta arratsaldez eskainiko da (ikus araudia ordutegi zehatzak ezagutzeko). Zerbitzua baliatu ahal izateko nahikoa da eskubide eta betebeharren dokumentua betetzea (arautegia egokitu denez, iaz bete zuten familiek ere bete beharko dute).
Lepakako Miren Arbonies eta Amaia Torner kideek eskerrak eman dizkiote Zumarragako Udalari orain arteko elkarlanarengatik, eta, ahal den neurrian, ordutegi hori zabalagoa izateko eskaera burutu dute. Horrez gain, euren borondatea adierazi dute Urretxuko Udalarekin ere elkarlanera iristeko zerbitzu osoagoa izan dadin.
Alkateak hartu du berriro hitza, eta eskerrak eman dizkio Lepakari hasieratik erakutsi duten konpromiso eta elkarlanerako borondateagatik, eta Urretxuko Udalarekin ere elkarlan horretara iristeko asmoa berretsi du beste behin. Baita, zerbitzua ordu gehiagoz eskaini ahal izateko aukerak aztertzen ari direla adierazi ere.
Horrekin guztiarekin, 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familia guztiei gonbidapena luzatu diete Txiki-txoko zerbitzura gerturatzeko.