Eduki publikatzailea

Atzealdea UDALAK IRLATXOA KENDU DU ZUMARRAGAKO APARKALEKU INTERMODALAREN SARRERAN, SEGURTASUNA HOBETZEKO

Udalak sarrera eta irteera bideak errespetatzeko deia egin die erabiltzaileei, istripuak saihestuz

2024·10·31


UDALAK IRLATXOA KENDU DU ZUMARRAGAKO APARKALEKU INTERMODALAREN SARRERAN, SEGURTASUNA HOBETZEKO

Udalak sarrera eta irteera bideak errespetatzeko deia egin die erabiltzaileei, istripuak saihestuz

Zumarragako Udalak geltokiko aparkaleku intermodalean sartzeko eta irteteko erreiak banatzen zituen harrizko irleta kendu du, irisgarritasuna hobetzeko eta istripu gehiago saihesteko. Neurri horren bidez, sarbide horretan antzemandako azken arazoei erantzun nahi zaie; izan ere, hainbat ibilgailu irlatxora igo dira nahi gabe, eta azken kasua urriaren 24an gertatu zen.

Egoera aztertu ostean, eta kalteak eta ezbeharrak saihesteko asmoz, Udalak irlatxoa kentzea erabaki du, sarbidea seguruagoa izan dadin. Parkingeko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie sarrera eta irteerako erreietan zirkulazioa errespeta dezaten, espazioaren erabilera seguru eta ordenatua izan dadin.

Jarduera hori Udalak bide-segurtasunarekin eta herritarren ongizatearekin duen konpromisoaren barruan sartzen da, eta udalerriko azpiegituretan beharrezkoak diren hobekuntzekin jarraitzen du.