Eduki publikatzailea
Atzealdea UDALERRIKO LANDA BIDEAK EGOKITZEN JARRAITZEN DUGU
2022·10·20
UDALERRIKO LANDA BIDEAK EGOKITZEN JARRAITZEN DUGU
Soraitzera doan landa-bideari dagozkion jarduketak egiten ari dira dagoeneko, Agerre baserrirako bidegurutzetik gertu.
Zumarragako Udala Soraitz baserrira doan landa bidea konpontzen ari da, Agerre baserrirako bidegurutzetik gertu. Inguru horretan, bidea hondoratzen ari da, eta kaltea areagotu aurretik, bidearen oinarria indartu behar da. Horretarako, zoladura guztia altxatu da gehien hondatutako eremuan, eta, ondoren, zoladura sendoago jarriko da.
Obra honek 41.735,93 €-ko aurrekontua du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuaren 22.954,76 €-ko laguntza du.
Bide horretan bertan, uda honetan, harri-lubeta bat egin zen luizia saihesteko, aurreko neguko euriteen ondorioz oso hondatuta bai zegoen.
Egiten ari den azken jarduketa honetaz gain, udalerriko landa-bideak egokitzeko zenbait jarduketa gehiago ere egin dira. Guztira, 58.171,36 euroko inbertsioa egin da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailak % 55 (31.994,24 €) finantzatu du.