Eduki publikatzailea
Atzealdea UDAN EZ DA 0-3 URTE BITARTEKOTXIKI-TXOKO ZERBITZURIK IZANGO
2025·06·11
UDAN EZ DA 0-3 URTE BITARTEKOTXIKI-TXOKO ZERBITZURIK IZANGO
Ekainaren 8an bukatu da udaberriko Txiki-txokoa.
Joan den azaroaren 15ean ekin zion Zumarragako Udalak Gure Txoko egoitzako 4. Solairuan 0-3 urte bitarteko haur eta familientzako Neguko Txiki-txoko zerbitzua eskaintzeari. Lepaka guraso taldeak eskatuta, proba pilotu modura hasi zen, ostiral arratsaldeetatik igande arratsaldeetara martxoaren 15a bitarte. Hilabete horietan zerbitzuak izandako harrera ikusita, bai elkartearen, bai gainerako gurasoen partetik, martxoaren 17an zerbitzuarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen Udalak ekainaren 8a bitarte.
Joan den asteburuan eten da zerbitzua udaldirako, eta ia zazpi hilabete hauetan bildutako datuen azterketa plazaratu du udalak:
-3726 erabiltzaile pasatu dira bertatik (haur, gazte, heldu, nagusi). Gehienak haurrak 0-3 urte eta helduak (25-65 urte) izan dira %97,6. Horietatik 1547 haur eta 1968 heldu, eta azken horien %61 emakumeak. Portzentaje hori handiago da nagusien artea (+65 urte), kasu horretan emakumeak %66 izan dira.
- Hilabete jendetsuenak urtarrila eta martxoa izan dira: 800 erabiltzailetik gora. Aldiz baxuena, maiatza 234 erabiltzaile.
- Familiek bertan emandako denbora batez beste 45 minutukoa izan da.
- 79 familiak eman dute izena Txiki-txoko zerbitzuaren erabiltzaile modura: %51,90 Zumarragakoak, %45,57 Urretxukoak eta Legazpia eta Gabiriako familia bana.
- Aurrekontuari dagokionez, Zumarragako Udalak 22.030,01 € gastatu ditu zerbitzu eskaintzen.
Datu horiek eskua, Udalaren asmoa 0-3 urte bitarteko haur eta familien zerbitzua datorren udazkenean itzultzea da.