Eduki publikatzailea
Atzealdea UDARAKO HAURRENTZAKO PADEL IKASTAROAK ZUMARRAGAN
2025·05·26
Zumarragako Udalak berriro jarriko ditu martxan uda honetan 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako padel ikastaroak, udalerriaren udako eskaintza osatzen duten jardueren barruan finkatzen ari den ekimena.
Herriko udaleku eta bestelako campusen eskaintzari gehituz, familiei aukera osasuntsu eta hezitzailea eskaini nahi diegu, haurrak ingurune seguru batean kirola eginez ondo pasa dezaten. Aldi berean, padelaren munduan lehen pausoak emateko edo dagoeneko dakitena hobetzeko aukera ere bada, betiere monitore espezializatuek gidatuta.
Ikastaroak Argixaoko kirol-instalazioetako padel pistetan egingo dira, eta bi txandatan antolatuko dira:
- Lehen txanda: uztailaren 7tik 15era
- Bigarren txanda: uztailaren 16tik 24ra
Txanda bakoitzak 7 eguneko iraupena izango du eta egunero ordubeteko lau txanda eskainiko dira:
- 09:00 – 10:00
- 10:00 – 11:00
- 11:00 – 12:00
- 12:00 – 13:00
Arreta pertsonalizatua bermatzeko, gehienez 6 haur egongo dira txanda bakoitzean.
Izen-ematea eta prezioak
Izen-ematea irekita dago jada, eta ekainaren 30era arte (edo plazak agortu arte) egin ahal izango da Ispilla udal kiroldegian.
Prezioak honako hauek dira:
- Ispilla kiroldegiko bazkideak: 29 €
- Bazkide ez direnak: 35 €
Zumarragako Udaletik guraso guztiak animatu nahi ditugu euren seme-alabek uda ondo pasatzeko aukera baliatzera: kirola eginez, lagunak eginez eta ohitura osasuntsuak garatuz, ingurune atsegin eta hurbilean.