Eduki publikatzailea
Atzealdea

UKRAINAN JASATEN ARI DEN INBASIOA IKUSARAZTEKO ETA KONTZIENTZIATZEKO ERAKUSKETAK

Gaur goizean bai “Ukraina: berunezko egia” Andoni Lubakiren argazki erakusketa eta bai “Ukrania Zumarraga: 3322km minaren eta itxaropenaren artean” Udaletik egindako dokumentala aurkeztu dira

2023·03·23


UKRAINAN JASATEN ARI DEN INBASIOA IKUSARAZTEKO ETA KONTZIENTZIATZEKO ERAKUSKETAK

Gaur goizean baiUkraina: berunezko egia” Andoni Lubakiren argazki erakusketa eta bai “Ukrania Zumarraga: 3322km minaren eta itxaropenaren artean” Udaletik egindako dokumentala aurkeztu dira.

Gaur goizean, Arantxa Gonzalez Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Andoni Lubaki kazetariak “Ukraina, berunaren egia” saritutako eta Andoni Lubakik utzitako argazkiez osatutako argazki erakusketa eta “Ukrania Zumarraga: 3322km minaren eta itxaropenaren artean” Udaletik egindako dokumentala aurkeztu dituzte. Argazki horiek guztiak sarituak izan dira eta Andoni Lubakik laga ditu.

Ukraina, berunaren egia

Bi potentzia mundialek talka egin dute lehenbizikoz XXI. mendean. Arma berriekin bada ere formula zaharrak erabiltzen dituzte bi aldeek, desinformazioa. Erakusketa honek desinformazio horrek gure gizartean sortzen dituen arazoak ezabatu nahi ditu. “Fake news”-ez baliatuz bi aldeek kazetaritza benetazkoa ixildu nahi bait dute. Horretarako gatazkaren bi aldeetan urteetan ateratako argazkiak agertuko dira, arazoaren bi aldeak agertuz. Honela bi aldeetan ateratako irudiekin egindako erakusketa bakarra izango da, bi aldeak ezagutuz, bi aldeetako zibilei ahotsa emanaz; gerraren burugabetasuna azpimarratuz.

Andoni Lubaki izengoitiz ezaguna, (Urretxu, 1982) gipuzkoar foto kazetari independentea da. 2011. urtetik dabil munduko gatazkak argazkien bidez kontatzen. Atzerriko hainbat hedabiderentzat egin du lan, hala nola: Associated Press, Associated France Press, Newsweek, Vice, New York Times, eta abar

“Ukrania Zumarraga: 3322km minaren eta itxaropenaren artean”

Dokumental honetan gerratik ihesi Zumarragara iritsi diren emakume eta gizonen esperientziak, sentimenduak eta itxaropena jasotzen dira.

Biak apirilaren 21 arte egongo dira Zelai Arizti erakusketa aretoan.

Erakusketaren inaugurazioa eta aurkezpen ekitaldia: Martxoak 23, 11:30etan izan da Zelai Arizti Kultur etxeko erakusketa aretoan.

Andoni Lubaki kazetariak bisita gidatua egin du inaugurazioaren ondorene eta martxoaren 24an, ostirala,  berriz, beste bisita gidatu bat egingo du 19:00etan gerturatu nahi duen ororentzat.

Herriko hiru eskoletara ere joango da hitzaldiak ematera Ukrainako egoeraren berri eta beraien biztanleen berri ematera.

Une asko izan dira herritarrak eta udalak berak ekintza solidarioak aurrera eraman dituztenak, bai Haiti, La Palma, Turkia, Siria eta abarreko hondamendi naturalen aurrean, bai gatazka armatu edo politikoko egoeren aurrean.

Kontuan hartuta 2011. urtean, Siriako gerra piztu zenean, Udal honek Eusko Jaurlaritzari adierazi ziola Siriako familiei harrera egiteko hiru etxebizitza zeudela (inoiz iritsi ez zirenak). Gogoratzekoa da 12 urte geroago Siriak gerra irekian eta konponbide zailean jarraitzen duela. Era berean, 2017an, Euskadiko saharar ordezkaritzak arrazoi humanitarioengatik familia bati harrera egiteko egindako eskaerari erantzun zion, arrazoi politikoengatik zegoen arrisku-egoera zela eta.

 

11 urte geroago, iazko otsailaren 24an, Errusiaren inbasio militarra ezagutu genuen Ukrainan. Zumarragako alkatetzatik, Mikel Serrano alkatearen eskutik, premiazko urratsak eman ziren: herrian bizi ziren Ukrainako bizilagunekin harremanetan jartzea, haien egoera lehen eskutik ezagutzeko, arreta pertsonalizatua eta gizarte-laguntza eskaintzeko, eta gerraren izugarrikeriatik ihes egin duten familia desplazatuak hartzeko prest daudela adierazteko.

Arantxa Gonzalezek azpimarratu duenez, “31 pertsona izan dira joan den urtean zehar gure udalerrian erabat gizarteratzeko beharrezkoak diren gai guztietan gizarte-zerbitzuetako sailetik lagundu diegunak”.

Horietako askok, dokumental honen bidez, beren bizipenak kontatzen dizkigute, eta, argazki-erakusketarekin batera, gerraren izugarrikeriez eta ondorioez herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko helburua dute. Beti gizarte zibilak jasaten dituen ondorioak. Erabakiak hartzen diren espazio horiek okupatu ez, baizik eta bideak okupatzen dituzten herritarrak, milaka kilometro eginez gerrak eragindako izugarrikeria eta oinazeetatik ihes egiteko.