Eduki publikatzailea
Atzealdea UROLA GARAIAK KLIMAREN AZOKA HARTUKO DU URRIAREN 24AN ASTEKLIMA 2024KO MARKOAN
2024·10·22
UROLA GARAIAK KLIMAREN AZOKA HARTUKO DU URRIAREN 24AN ASTEKLIMA 2024KO MARKOAN
Jardunaldi interaktibo bat, herritarrak klima-aldaketari buruz sentsibilizatzeko, jarduera ludiko eta hezitzaileen bidez.
Datorren urriaren 24an, Zumarragako Areizaga-Kalebarren Plazan egingo da Klimaren Azoka, ASTEKLIMA 2024ren barruan antolatutako jarduera. Ekimen horrek herritar guztiak gonbidatzen ditu klima-aldaketaren eta haren ondorioen inguruko sentsibilizazioari eta mobilizazioari eskainitako jardunaldi batean parte hartzera.
KLIMA AZOKAk, ingurumen-kontzientziazioa ardatz duen azoka ibiltariak, ibilbide interaktibo bat proposatzen du hainbat karpa tematikotan zehar, non funtsezko gaiak landuko diren, hala nola etxeko ohitura iraunkorrak, mugikortasuna, aisia eta kontsumo arduratsua. Gainera, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua bezalako ekimenak aurkeztuko dira, gure hiriak klima aldaketara egokitu eta arintzea helburu duena.
Esperientzia dinamikoagoa izan dadin, bisitari bakoitzak "pasaporte" bat jasoko du karpa batetik bestera gidatzeko. Bertan, autodiagnostikoko probak egin ahal izango ditu, eta ingurumen-inpaktua murrizteko konpromisoa hartzeko informazioa jaso ahal izango du. Horrela, pertsona bakoitzak ekintza txikiak ezagutu ahal izatea lortu nahi da, ekintza horiek batuta, eragin kolektibo handia sortzen baitute.
Klima Azokak UGGASA, Urretxuko Udala eta Zumarragako Udalaren babesa du, eta Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak sustatzen dute.
Urriaren 24an, 16:00etatik 18:30era, Areizaga-Kalebarren plazara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko moduari buruz gehiago ikasten lagunduko diguten jolas eta jardueretan parte hartzera. Keinu txiki bakoitzak balio du!