Eduki publikatzailea

Atzealdea Urretxu eta Zumarragako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren XX. edizioa

Urretxuko eta Zumarragako Udalek, BITARTEAN elkartearen laguntzarekin, abian jarri dute Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren XX. edizioa. Urtez urte sendotzen ari den ekimen honek bi udalerrietako kaleak sormenez, argiz eta jai giroz betetzen ditu, eta gabonetako kanpainan tokiko merkataritza biziberritzen laguntzen du.

2025·11·14


Urretxu eta Zumarragako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren XX. edizioa

Urretxuko eta Zumarragako Udalek, BITARTEAN elkartearen laguntzarekin, abian jarri dute Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren XX. edizioa. Urtez urte sendotzen ari den ekimen honek bi udalerrietako kaleak sormenez, argiz eta jai giroz betetzen ditu, eta gabonetako kanpainan tokiko merkataritza biziberritzen laguntzen du.

Lehiaketaren helburua da tokiko merkataritza sustatzea eta establezimenduek erakusleihoak apaindu eta zaintzen egindako lana aitortzea. Udalek nabarmendu dutenez, “hitzordu oso estimatua da, gure herriei bizitasuna ematen laguntzen duena eta komunitate-sentimendua sendotzen duena”.

Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, azpimarratu du “urtez urte mantentzen den parte-hartze handiak eta erakusleihoek erakusten duten maila bikainak gero eta zailagoa egiten dutela epaimahaiaren lana”. Halaber, eskerrak eman dizkie merkatariei, “gure tradizio hau bizirik eta indartsu mantentzeko funtsezkoak direlako, eguneroko dedikazioa eta konpromisoa erakusten dutelako”.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duten establezimenduek azaroaren 14tik 28ra eman ahal izango dute izena, Urola Garaiako Merkataritza Bulego Teknikoan (Labeaga kalea 56, Urretxu).

Erakusleihoak abenduaren 1etik 16ra prest eta ikusgai egon beharko dira, eta 21:00ak arte argiztatuta. Oinarrizko baldintza da erakusleihoetan dendaren ohiko salmenta-artikuluak nagusitzea.

Sariak

Lehiaketak honako sariak izango ditu:

  • Lehen saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia + 200 €-ko bonoa
  • Bigarren saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia + 100 €-ko bonoa
  • Hirugarren saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia
  • Herritarren saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia
  • Aipamen berezia: Diploma

Herritarren Saria BITARTEAN elkarteak kudeatuko du. Bozkatzeko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik, eta parte-hartzaileen artean 100 €-ko bonoa zozketatuko da, elkarteko saltokietan gastatzeko.

Epaimahaia eta balorazio-irizpideak

Epaimahaia honako ordezkariek osatuko dute: Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Merkataritza Bulego Teknikoa, Urretxuko Udala, Zumarragako Udala eta Arte Ederretako Eskola edo Tailerreko kide bat. Balorazio-irizpideak izango dira: irudimena, originaltasuna, kalitate estetikoa, mezua eta gabon-giroarekiko lotura.


Sari banaketa

Sariak abenduaren 18an, osteguna, 13:30ean, banatuko dira Zumarragako Udaletxean. Aurten, berrikuntza gisa, irabazleen izenak ez dira aurrez jakinaraziko, eta ekitaldian bertan ezagutuko dira, une horretako sorpresa eta emozioa mantentzeko.