Eduki publikatzailea
Atzealdea URRETXU-ZUMARRAGAN EUSKARA 2035: DIAGNOSTIKORAKO GALDETEGIA
2026·01·20

URRETXU-ZUMARRAGAN EUSKARA 2035: DIAGNOSTIKORAKO GALDETEGIA
Urretxu eta Zumarragan ere herriei begira hamar urtetarako euskara plana diseinatu nahi da, eta horretarako, lehenik herritarrei galdetegi bat betetzeko eskatu diete bi udaletako euskara zerbitzuko buruek.
Urretxu eta Zumarragako Udaletatik proiektu berri bat dugu esku-artean. Hurrengo bederatzi urteetarako, herrira begirako Euskara Plana diseinatu nahi dugu, hau da, gauden lekutik abiatuta, non egon nahi genuke 2035ean? Horretarako, Elhuyar enpresak lagunduta, gaur -urtarrilaren 20a- galdetegi bat zabalduko dugu herritarroi 5 bat minutuan erantzutekoa (https://form.jotform.com/253492643408360).
GALDETEGIA BETE
Horrez gain, hainbat herritarrei elkarrizketa bat egingo zaie otsailean euskararen inguruko diskurtso ezberdinak biltzeko, eta Aste Santu ondoren, bildutako informazioarekin plana diseinatzeko asmoa dago. Zinegotziek eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei, euren parte-hartzea eskatzen dugun guztietan izaten dugun erantzunarengatik.
Horrekin guztiarekin, euskara batzordeburuek gogorarazi dute bi udaletako euskara zerbitzuetako ateak zabalik daudela edozein zalantza edota proposamen jaso eta aztertzeko. Hemen Zumarragakoa:
Euskara Zerbitzua
943729153
Zumarragako udaletxean
Informazio gehiagorako: https://www.zumarraga.eus/eu/-/euskara-zerbitzuek-neguko-aroz-aro-aurkeztu-dute-1#

