Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

Urtarrilaren 26a, Ingurumen Hezkuntzako Munduko Eguna

“Ingurumen hezkuntza prozesu iraunkorra da, zeinetan norbanakoek eta komunitateek ingurunearen kontzientzia hartzen duten eta gainera, ezaguerak, trebetasunak, esperientzia eta ekintzarako gaitasuna ere lortzen duten, etorkizuneko ingurumen arazoak erabaki ahal izateko”.

2016·02·06


Zergatik ingurumen hezkuntzarako egun berezia?

XX. mendeko azken hamarkadetan Konferentzi, Biltzar eta goi mailako jardunaldi ugari izan dira, non kontzeptu honen definizioa, jarduera eremua eta protagonistak orrazten joan diren.
1972an Estokolmoko (Suedia) Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Giza Ingurunearen inguruan, zein Nazio Batuen hainbat programen hazia izan zen. Era berean, gobernu, erakunde eta elkarte askorentzat pizgarria ere izan zen. Une horretatik aurrera, ingurumen hezkuntzari eskainiko diote beraien ahaleginen zati bat.

Geroago, 1975ean Ingurumen-Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia ospatu zen Belgradon (Serbia) eta besteen artean, mundu mailan ezagutaraztea, hezkuntza mailan ingurumen perspektiba barneratzea eta eskoletako curriculumetan txertatzea izan zen helburua.
Ondorengo gailurrak, bilerak eta ingurumen-hezkuntzaren gaineko kongresuak ugari izan dira eta ondorioz gai honi buruzko Munduko Eguna ezartzeko beharra sortu zen, urtarrilaren 26a aukeratuz.

Zer egiten duzu zuk ingurumen hezkuntza gaietan?

Zuen heziketa zentroan ingurumen hezkuntzarekin erlazionatuta burutzen dituzuen jarduerak jaso nahiko genituzke. Ahal den heinean, jarduera hauek islatzen dituzten ikastetxeko webgune edo blog-en estekak bidal itzazue, mesedez: ingurunearekiko sentsibilizazio jarduerak, ingurumenaren aldeko kanpainak, planetaren jasangarritasuna hobetzeko proposamenak


Oharrak

KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera  edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da  grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez...

EKAINAREN 1EAN EDUKIONTZI MARROIETAKO SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 dela eta, martxoaren 17n  errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako  sarrailak  eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak...

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020-07-12

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta...

OHIKO UDALBATZARRA 4/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko maiatzaren 19a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. UDAL ERREGELAMENDU OROKORRA: UDAL ORGANOEN BILERA...
Web edukia bistaratu