Eduki publikatzailea
Atzealdea

XVII. GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Bertako saltokietako erakusleihoen bitartez bi herrietako kaleei bizia eta kolorea ematen dien lehiaketa

2022·11·11


XVII. GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Bertako saltokietako erakusleihoen bitartez bi herrietako kaleei bizia eta kolorea ematen dien lehiaketa.

 

Gabonak iristear daude, beraz, kaleak argitzen eta gure saltokietako erakusleihoak apaintzen joateko garaia iritxi da. Hori dela eta gaur bi udalerrietako saltokien aktibitatea areagotzea, gabonetako erosketak herrian bertan gauzatzea eta honek duen garrantziari buruzko mezua bi udalerritako herritarrei helaraztea helburu duen XVII. Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako aurkezpena izan da.

 

Lehiaketa hau Urretxu eta Zumarragako Udalek sustatu eta Bitartean elkartearen lankidetzarekin lehiaketa bat da, hortaz, aurkezpenean, Rosa Maiza, Zumarragako Ekonomia Sustapen, Toki Garapen eta Berrikuntzako Zinegotziak, eta Maialen Fidalgo, Urretxuko Gizarte Ekintzako zinegotziak hartu dute parte, Bitartean Elkarteko ordezkariak bertan izanik.

 

Rosak lehiaketa honen testuingurua zeharo aldatu dela pandemiaren ondorioz, eta oraingoan berriro ere normaltasun egoeran eta ilusio bereziarekin ekin nahi diotela lehiaketari adierazi du.

 

Lehiaketan kontuan hartuko denaren inguruan, Zumarragako zinegotziak, “Lehiaketak bere irudimen, originaltasun eta publizitate-mezuaren eraginkortasunagatik nabarmentzen diren erakusleihoak saritzea du helburu, baita erakusleihoaren kalitate estetikoa eta Gabonetako giroarekin duen lotura ere. Horrez gain, ezinbestekoa da erakusleihoetan establezimenduko ohiko salmenta-artikuluak nagusitzea.” azaldu du.

 

Aurreko urteetan bezala, lehiaketako epaimahaia 5 lagunek osatzen dute:

  • Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kide bat.
  • Komertzio teknikari bat.
  • Urretxuko udalaren teknikari bat.
  • Zumarragako udalaren teknikari bat.
  • Arte Ederretako eskolako edo tailerreko kide bat.

Sarietan ordea aurten nobedadeak ditugu. 3 ordez 4 sari izango bai ditugu.

 

  • Lehen saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia + 200 euroko bonua tokiko saltokietan kontsumitzeko.
  • Bigarren saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia + 100 euroko bonua tokiko saltokietan kontsumitzeko.
  • Hirugarren saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia.
  • Herritarren saria: Diploma + Bertatik Bertara produktuen saskia.

 

Sari hauez gain, epaimahaiak sari gehigarri batzuk proposatu ahal izango ditu: Epaimahaiaren aipamen bereziak, gure saltokiak erakusleihoak apaintzeko egiten ari diren lana eta ahalegina aitortzeko.

 

Maialenek aipatu duen moduan, “aurtengoan Herritarren Saria banatuko da, Urretxu eta Zumarragako bizilagunek emandakoa. Sari hau BITARTEAN elkarteak egindako ekarpen batetik dator eta irabazlea aukeratzeko herritarrek BITARTEAN webgunearen bitartez edo Whatsapp bitartez botoa emateko aukera izango dute. Lehiaketan parte hartzen duten dendetan egongo dira horretarako jarraibideak.”

 

Gainera, bozkatzen duten hiritarrek 100€ irabazteko aukera izango dute, bozkatzen dutenen artean 100€ zozketatuko bai dira, irabazleak lehiaketan parte hartzen duten edozein establezimenduen artean gastatu ditzan.

 

Parte hartu nahi duten saltokiek azaroaren 14tik 28era eman beharko dute izena Urola Garaiko Merkataritza Bulego Teknikoan. Izena ematen duten saltokiek erakusleihoak prest eta ikusgai izan beharko dituzte abenduaren 9rako, eta 21: 00ak arte argiztatuta egon beharko dute.

 

Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa abenduaren 16ean, ostirala, izango da, 13: 30ean, Urretxuko Udaletxean.

 

Amaitzeko, Rosa Maiza, Zumarragako …. Zinegotziak erakusleiho-lehiaketa hau Urretxuko eta Zumarragako saltokiek gure herriak bizirik mantentzeko ilusioa eta ahalegina erakusteko beste aukera bat dela azpimarratu du, eta eskerrak eman nahi izan dizkie, bai urtetik urtera lehiaketan parte hartzen duten saltokiei eta bai hainbat arrazoirengatik parte hartu ez dutenei, “gure udalerrietako kaleak hain seinalatuak diren egun hauetan distira eta bizitasun propioa emateko egiten duten ahaleginagatik.”

 

Erosteko erabakia gutako bakoitzak hartzen du: EGIN DEZAGUN GURE HERRIKO DENDEN ALDE!