Atzealdea
Zaintzak era partekatuan eta adostuan antolatzeko tresna aurkeztu da irailaren 29an Zumarragan
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du “Zuk jakitea nahi dut…” gida, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin.
2023·09·29
Urriaren 1a pertsona nagusien nazioarteko eguna da. Egun hori ospatzeko, Zumarragako Pertsona Nagusien Kontseiluak, Zumarragako Udalaren laguntzarekin, aste berezi bat antolatu du, hainbat jardueraz betea.
“Zuk jakitea nahi dut…” gidaren aurkezpena egon da irailaren 29an, ostirala, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean, Zumarragako Udalaren, Elkarzainduz, esku hartze komunitarioko Udal planaren esparruan eta Zumarragako Adinekoen Kontseiluaren laguntzarekin. Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, osatu duen dokumentua da, zainketen plangintza partekatua eta adostua errazteko helburua duen gida praktikoa.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.