Eduki publikatzailea

Atzealdea ZB AZOKA KANPAINA ABUZTUAN ERE MARTXAN JARRAITZEN DU!

Erosketa gehiago, sari gehiago, tokiko merkataritzari bultzada handiagoa

2025·08·08


ZB AZOKA KANPAINA ABUZTUAN ERE MARTXAN JARRAITZEN DU!
Erosketa gehiago, sari gehiago, tokiko merkataritzari bultzada handiagoa

Herritarrei gogorarazi nahi diegu Zumarraga Berrikusi aplikazioaren bidez burutzen den ZB Azoka kanpaina abuztuan ere martxan jarraitzen duela. Beraz, Zumarragako Azokan erosketak egiten dituztenek ticketak aplikaziora igo ditzakete, parte-hartze gehiago pilatu eta sariak irabazteko aukera handiagoak izateko.

Hil honetan, Udalak tokiko merkataritzari ematen dion babesaren adierazgarri gisa, Azokako hiru erosketa-orga eta hamar poltsa berrerabilgarri handi zozkatuko dira. Sariak hilero handituz joango dira, beraz, zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu.

Parte hartzeko modua oso erraza da:

  • Egin erosketak Zumarragako Azokan.
  • Igo zure ticketak Zumarraga Berrikusi aplikaziora.
  • Automatikoki parte hartuko duzu hileko zozketan.

Berrikusi aplikazioak Zumarragako bizitza kulturala, komertziala eta soziala herritarrekin konektatzen du, eta 2026ko urtarrilera arte luzatuko den kanpaina honetan modu erosoan parte hartzea ahalbidetzen du.

Ekimen honekin, Zumarragako Udalak berriz ere berresten du kontsumo-eredu hurbil, jasangarri eta tokiko ekonomiaren aldeko apustua. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu abuztuan ere gure Azokan erosten jarraitzera eta Berrikusi aplikazioa erabiltzen jarraitzera. Tresna erraza da, eta zure fideltasuna saritzen du.

Zumarraga Berrikusi: egin zure erosketak, igo aplikaziora eta irabazi. Oso erraza da!