Eduki publikatzailea
Atzealdea ZB AZOKA, ZUMARRAGA BERRIKUSI APP-AREN BIDEZ TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEN DUEN KANPAINA BERRIA
2025·06·05
ZB AZOKA, ZUMARRAGA BERRIKUSI APP-AREN BIDEZ TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEN DUEN KANPAINA BERRIA
Bigarren urtez jarraian, ZB-Klubarekin tokiko merkataritzarekiko leialtasunagatik hainbat sari jaso ahal izango dituzun ekimena jarri dugu martxan, Berrikusi app-aren bidez
Zumarragako Udaleko Promozio Ekonomikoko Sailak Berrikusi aplikazioaren bidez jarriko den ClubZB-Azoka kanpaina aurkeztu du, bigarren urtez jarraian. Helburua: herritarrak Berrikusi app-aren bidez fidelizatzea eta Azokako dinamika biziberritzea.
Ekainaren 7tik aurrera, Berrikusi aplikazioa duten herritarrek Zumarragako Azokan egindako erosketen tiket-ak aplikaziora igo ahal izango dituzte. Tiket bakoitzarekin zozketa batean parte hartzeko aukera lortuko dute. Kanpainak 2026eko urtarrilera arte iraungo du, eta hilabetero sariak banatuko dira, Azokan erosketak sustatzeko asmoz:
- Karroak, poltsak eta sari bereziak izango dira banatuko direnak.
- Zozketak hilabeteko lehenengo astelehenean egingo dira eta sari banaketa hilabeteko lehenengo larunbatean Piedad eta Jai Alai kaleen arteko plazako Kioskoan izango da.
Tokiko merkataritzari mesede egiten dioten kanpainetan parte hartuz, Zumarragako Udalak herriko saltokien dinamika bultzatzea du helburu, baita herritarrei tokiko merkataritzan gastatzea sustatzea.
Zumarraga Berrikusi aplikazio mugikor bat da, herritarrak udalerriko bizitza kultural, komertzial eta turistikoarekin konektatzen dituena, ekitaldiei, tokiko zerbitzuei eta parte hartzeko aukerei buruzko informazioa eta kanpainak eskainiz. Kasu honetan, erabiltzaileek Zumarragako Azokan egindako erosketen tiket-ak igo eta hilabeteko zozketetan parte hartu ahal izango dute. Erabiltzaileek erraz deskargatu eta erabiltzeko aukera izango dute, eta gainera, tokiko saltokietan kontsumoa sustatzea eta komunitatearen dinamika areagotzen lagunduko du.
Udalak dei egiten die herritarrei tokiko kontsumoa sustatzeko eta Berrikusi aplikazioa erabiltzen jarraitzeko, modu errazean sariak eskuratzeko aukera eskainiz.