Eduki publikatzailea

Atzealdea ZELAI ARIZTI ARETOKO UDAZKENEKO PROGRAMAZIOA

Hemendik urte amaierara arte ekitaldiz josita dago Zelai Arizti Aretoa eta gaur hauexek zeintzuk izango diren ezagutu dugu.

2022·09·16


ZELAI ARIZTI ARETOKO UDAZKENEKO PROGRAMAZIOA


Hemendik urte amaierara arte ekitaldiz josita dago Zelai Arizti Aretoa eta gaur hauexek zeintzuk izango diren ezagutu dugu.

 

Hauen artean, Musika, Zinema, Opera erretrasmisioak zuzenean, kontzertu izugarrien erretrasmisioak zuzenean eta dokumentalak izango dira.

 

“Badira bi urte t’erdi aretoetan Covida dela eta neurriak hartu zirela eta harrezkero lehenengo aldiz normaltasun osoa berreskuratuz emango den udazkeneko Zelai Arizti Aretoko programazioa aurkeztera gatoz gaurkoan” adierazi du Mikel Serrano Zumarragako alkateak.

 

Berarekin Mikel Lizarralde (operako laguna) eta Ricard (Hirutek enpresako arduradun eta ordezkaria) izan dira, Mikelen aldetik laudorioak eta eskerrak jaso dituztenak, bai haien kudeaketa  eta kontaktuei esker ahalbidetzen dizkiguten ekitaldiengatik eta bai hau guztia aurrera eramateko egiten duten lanagatik. Honetaz gain Ricard-ri zorionak eman dizkio Hirutek enpresak Zelai Arizti Aretoaren kudeaketarako esleipena berriz ere lortzeagatik.

 

 

Programazioari dagokionez Musikaz hitz egiten badugu lehendabizi NOA & HELL DRINKERS izango ditugu urriaren 21ean, ostiralean, 20:15etan. Sarrerek 10€ ko kostua izango dute.

 

Noa & The Hell Drinkers talde donostiarra 2016an sortu zen, taldekideek beren eragin musikal beltzenen nahasketan eta soinu zikin eta koipeztatuko banda bat sortzeko zuten gogoan pasio bateratua aurkitu zutelako.


2018an eta 2019an ohikoak izan ziren hainbat musika-hitzordu handitan, hala nola Hondarribia Blues Festival, Benicàssim Blues Festival, TolosandBlues Festival, Burlada Blues Festival, Heineken Jazzaldia edo Udazkena Blues, non nazioko eta nazioarteko bluesaren eszenatokietan artista erreferentzialekin eszenatokia partekatzen duten.


«Craft Blues» abestiarekin bere soinuaren baieztapena iritsi da, onarpen handia eta sold outs ugari lortuz, bai maila lokalean, bai nazionalean. R & R eta errepiderako inoiz baino gogo handiagoarekin egingo diote aurre aurten, agertokien gainean «Thunder Tour 22» ikuskizuna aurkeztuta.

 

Hurrengo ekitaldia EÑAUT ELORRIETA ren kontzertua izango da, non diska berria aurkeztuko du bere lehen kontzertua izanik. Hau azaroaren 25ean izango da, ostirala ere, eta ordutegi berdinean, 20:15etan. Kontzertu honetarako sarrerak 10€ balioko ditu.

 

 

Eta azkeneko kontzertua abenduaren 30ean izango da, ostirala berriz ere. Jon Maia izango dugu, bertakoa den Gorka Hermosa eta maila altuko beste hainbat musikarirekin KANTU BAT GARA lanarekin.

 

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar....

 

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasotzen dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa atera du eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa, Nacho Soto eta Nerea Quincoces.

Kontzertu hauek HTK, Film enpresarekin elkarlanean antolatu dira.

Sarrera salmenta irailaren 23tik aurrera takilan, makinan eta online zelaiarizti.eus -en

 

Bestalde, urteko ohiko programazioarekin ere jarraitzen da, arte eszenikoak, zine kluba, etab.

 

Operari dagokionez Mikel Lizarraldek azaldu duen bezala irailetik ekainera bitarte hilabetero saio bat izango dugu. Saioak opera eta dantza klasikokoak izango dira. Hau bera partaide den Operaren Lagunen taldearen kudeaketari esker lortu da.

 

Saioak oso didaktikoak izaten dira bakoitzaren hasieran esplikazio txiki bat eman oi da eta. Sarrerak jada eskuragarri daude ohiko bideetan. Mikel Lizarraldek jendea bertaratzea animatzen du.

Saio hauetako batzuk zuzenean erretrasmitituko dira eta hurrengoak izango dira:

 

  • MADAMA BUTTERFLY (22/09/27, 20:15)
  • LA BOHÈME (22/10/20, 20:15)
  • A DIAMOND CELEBRATION / BALLETA (22/11/16, 20:15)
  • EL CASCANUECES / BALLETA (22/12/08, 20:15)
  • ZEHAZTEKE (23(01/XX). Diferitua.
  • EL BARBERO DE SEVILLA (23/02/15, 20:00)
  • TURANDOT (23/03/22, 20:15)
  • LAS BODAS DE FÍGARO (23/04/27, 19:45)
  • LA BELLA DURMIENTE / BALLETA (23/05/24, 20:15)
  • IL TROVATORE (23/06/13, 20:15)

 

Operaz aparte beste zuzeneko erretrasmisio bat izango dugu, urriaren 29an Argentinatik zuzenean COLDPLAY taldearen kontzertua ikusteko aukera izango dugu. Hau 16:00etan izango da baina 20:00 berriz ere emitituko da.


Zine programazioa irailaren 3an hasi zen, asteburu horretan PADRE NO HAY MAS QUE UNO pelikula izan genuen.

Hurrengo astean, irailak 10, 11 eta 12n DIOS MIO QUE HEMOS HECHO izan zen karteleran izan genuen pelikula.

 

Asteburu honetan EL TEST pelikularen txanda izango da.

Hurrengoan Karra Elejalde protagonista den LA VIDA PADRE izango dugu.

Urriaren 8, 9 eta 10ean EL VASCO pelikula euskalduna estreinatuko da eta astelehen horretan bertako aktore den Joseba Usabiaga izango dugu aurkezten.

Urriak 15eko asteburuan IRATI izango dugu, Donostiako zinemaldian estreinatuko den pelikula.

Saio hauek larunbat (17:00, 19:30, 22:00), igande eta astelehenetan (17:00, 19:30, 22:00) izaten dira.

 

Ohiko programazio honetaz gain Zineko emanaldi bereziak izango ditugu. Hilabetero, EZAErekin elkarlanean,  gizarte gaiekin lotura duen dokumental bat emango da. Adibidez irailaren 21ean, Alzheimerraren nazioarteko egunean, SIEMPRE ALICE, gaixotasun honi buruz hitz egiten duen filma emango da.

 

Guzti hau Zelai Arizti Kultur Etxeko webgune berrian argitaratuko da.

Besterik gabe guztioi bertaratzera animatzea besterik ez zaigu falta.

Beraz, bertan itxaroten dizuegu.