Oharrak

ZELAI ARIZTIKO APARKALEKUAREN GARBIKETA: APARKAMENDU ETA ZIRKULAZIO DEBEKUA

ZELAI ARIZTIKO APARKALEKUAREN GARBIKETA: APARKAMENDU ETA ZIRKULAZIO DEBEKUA

Honen bidez Zelai Arizti aparkalekuko erabiltzaileei datorren astelehenean, otsailaren 12an, Jai-Alai kaleko obra amaitu ondoren, garbiketa sakona egingo dela aparkaleku horretan jakinarazten zaie. Beraz, hutsik egon beharko du eta ezingo da ez sartu ez irten.

Garbiketa datorren astelehenean egingo da, otsailaren 12an.

Garbiketa goizez egitea aurreikusten da, 08:00etan hasita. Lanak bukatu bezain laster, sarrera eta irteera emanen dira aparkaleku horretara.

Eragindako eragozpenengatik barkamena eskatuz, idatzi honen bidez aditzera ematen dizuegu horren berri izan dezazuen eta betea izan dadin.