Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUEKIN ESKOLARA KANPAINA ABIAN DA
2022·07·11
ZUEKIN ESKOLARA KANPAINA ABIAN DA
Uztailaren 1etik aurrera Bonuak erabilgarriak dira eta horrela izango da urriaren 31ra arte.
ZuEkin Eskolara herriko familiei eskolara itzultzeak suposatzen duen gastuetan laguntzea eta gastu hori herriko saltegietan burutzea, hau da, Zumarragan bertan gelditzea, udalerriko merkataritzan kontsumoa sustatzea, helburu duen programa da.
Bonuak eskutitz bidez bidali zaizkio dagokion orori, izendunak dira eta 6 zatitan banatuta egongo dira (5 €/ 5 €/ 10 €/ 10 €/ 10 €/ 20 €) erosketak aldi eta denda ezberdinetan egin ahal izateko.
Hauek, eskola-materiala, liburu-denda edo paper-dendako produktuak, ohiko kirol-arropa, kirol-zapatilak, betaurrekoak edo lentillak, kalkulagailua, motxila, estudiorako flexoa… erosteko bidertuta daude. Aldiz, ezingo dira testuliburuak edo material informatikoa erosteko erabili.
Kanpainari atxikitako merkataritza bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 12.000,00 €-koa izango da. Beraz, bertara iristen direnean, ezingo dute bonu gehiago onartzen jarraitu.
Jarraian, bonuak zein dendatan kontsumitu ahal izango dituzuen adieraziko dugu.
- ALEX KIROLAK
- DEPORTES APALATEGUI SL
- GALOI VISION SA - INSTITUTO OPTICO
- INTERSPORT
- KUX KUX DENDAK SL
- LIBRERÍA LEGAZPI
- MENCHU Y JONE
- ONENA EHUN
- OPTIKA ARRATIBEL
- OSKARBI
- ROAYER
- URKI LIBURUDENDA