Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUEKINGAZTE: ZURE BONUA JASOTZEKO AUKERA BERRIA
2025·12·03

ZUEKINGAZTE: ZURE BONUA JASOTZEKO AUKERA BERRIA
Bonoak jasotzeko orain ordezkari baten bidez ere aukera izango da, eta abenduaren 9tik aurrera gazteek bi toki desberdinetan jaso ahal izango dituzte bonoak
Zumarragako Udalak jakinarazten du abenduaren 5ean, ostirala, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, kioskoa berriro irekiko dela aurreko egunetan bertaratu ezin izan zuten pertsonek ZuekinGAZTE bonoa jaso ahal izateko.
Era berean, jakinarazten da hemendik aurrera beste pertsona baten ordez bonoa jasotzeko aukera egongo dela. Horretarako, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
- Onuradunaren NANa (edo fotokopia)
- Ordezkariaren NANa.
- Ordezkaritza-orria, bi aldeek behar bezala sinatuta. Inprimakia Herritarren Arreta Bulegoan dago eskuragarri ere.
Bestalde, abenduaren 9tik aurrera eta agortu arte (betiere bonua erabiltzeko azken eguna 2025eko abenduaren 31 dela errespetatuz), onuradunak edo haren ordezkariak bonua jaso ahal izango du honako puntu hauetan:
- Goizez, 10:00etatik 14:00etara, Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan.
- Arratsaldez, 15:00etatik 18:30era, Kultur Etxean (ostegunetan izan ezik)


