Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUHAITZ AUTOKTONOEN 20. BANAKETA

Guztira gutxi gora behera 12.000 zuhaitz banatu dira. Eskatzaileen aldetik lehen urtean 9 izan ziren, kopuru hau urteka handitzen joan zen 2012 an 22 eskatzaile izatera iritsi arte. Ordundik aurrera mantendu egin da, hasi ginenetik guztira 277 eskari inguru izanik, aurten adibidez 17 eskaera jaso ditugu.

2023·02·23


ZUHAITZ AUTOKTONOEN 20. BANAKETA

 

Guztira gutxi gora behera 12.000 zuhaitz banatu dira. Eskatzaileen aldetik lehen urtean 9 izan ziren, kopuru hau urteka handitzen joan zen 2012 an 22 eskatzaile izatera iritsi arte. Ordundik aurrera mantendu egin da, hasi ginenetik guztira 277 eskari inguru izanik, aurten adibidez 17 eskaera jaso ditugu.

 

Gure inguruan zuhaitz autoktonoen espezieak landatzea sustatzeko, Udalak, Landa Eremuko Batzordearen bitartez, partida bat prestatu du landarea erosteak eragindako gastuak ordaintzeko, 2.500€ko aurrekontuarekin. Honez gain, gaur, herriko baserritarrei eta landalur jabeei espezie horietako zuhaitz batzuen banaketa egin diegu. 17 izan dira aurten eskaera egin duten baserritar eta landalur jabeak eta, zehazki, 224 izan dira entregatutako zuhaitzak.

 

Aurtengoa ekimen hau gauzatzen den hemeretzigarren urtea da eta honako espezie hauek banatuko dira:

 

Haritza

Pago

Intxaurrondo

Gaztainondoa

 

49

126

28

21

 

 

Guzti hauen hornitzailea Gabiriko IKERLORA enpresa izan da.

 

Ekintza honekin baserritarren artean, gure mendietan, pinua ez diren zuhaitzak landatzea bultzatu nahi dugu. Baserritarrak kontzientziatzea eta gure mendiak zuhaitz desberdinekin landatuta ikustea da gure helburua.  Pinua eta hazkunde azkarreko zuhaitzen errentagarritasuna, eta baserritarrentzat suposatzen duen diru iturria direla medio helburu hau lortzeko zailtasunaz ohartuta gaude,  banatzen diren landareekin badakigu ez dela nahikoa mendien itxura aldatzeko, baina pauso txikia bada ere, pauso bat da. Eta garrantzitsuena baserritarrak kontzientziatzea eta biodibertsitatea sustatzea da.

 

Zumarragako Udalak, landa guneetan garapen iraunkorrarekin zer ikusia duten ekintzak bultzatzea du helburu eta ildo horretatik jarraituko du.