Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUHAITZ AUTOKTONOEN 22. BANAKETA
2025·03·07
Gure inguruan zuhaitz autoktonoen espezieak landatzea sustatzeko, Udalak, Landa Eremuko Batzordearen bitartez, partida bat prestatu du landarea erosteak eragindako gastuak ordaintzeko, 2.500€ko aurrekontuarekin. Gaur, herriko baserritarrei eta landalur jabeei espezie horietako zuhaitzen banaketa egin diegu. 11 izan dira aurten eskaera egin duten baserritar eta landalur jabeak eta, zehazki, 127 izan dira entregatutako zuhaitzak.
Aurtengoa ekimen hau gauzatzen den hogeitabat garren urtea da eta honako espezie hauek banatu dira:
Haritza Pagoa Intxaurrondo Gaztainondoa |
14 56 46 11 |
Guzti hauen hornitzailea Gabiriko IKERLORA enpresa izan da.
Ekintza honekin baserritarren artean, gure mendietan, pinua ez diren zuhaitzak landatzea bultzatu nahi da. Baserritarrak kontzientziatzea eta gure mendiak zuhaitz desberdinekin landatuta ikustea da gure helburua. Pinua eta hazkunde azkarreko zuhaitzen errentagarritasuna, eta baserritarrentzat suposatzen duen diru iturria direla medio helburu hau lortzeko zailtasunaz ohartuta gaude, banatzen diren landareekin badakigu ez dela nahikoa mendien itxura aldatzeko, baina pauso txikia bada ere, pauso bat da. Eta garrantzitsuena baserritarrak kontzientziatzea eta biodibertsitatea sustatzea da.