Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGA, 2022KO MERKATARITZAKO SARI NAZIONALEN EGOITZA
2022·10·22
ZUMARRAGA, 2022KO MERKATARITZAKO SARI NAZIONALEN EGOITZA
25.000 biztanletik beherako Udalen Sari Nazionala irabazteaz gain, Zumarraga Sari Nazional horien Egoitza izango da datorren azaroaren 10ean emango den sari banaketan, Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministra Reyes Maroto izango da buru.
Joan den astelehenean, urriaren 3an, Zumarragako Udalak Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren zorionak jaso zituen, ministraren izenean, 2022ko Barne Merkataritzako Sari Nazionalen deialdian lortutako sariagatik.
Sari horiek hiru modalitatetan banatzen dira: Udalei ematen zaien ohorezko Sari Nazionala, merkataritzako hiri-berrikuntzako jarduerak saritzeko; Merkataritza Txikiari ematen zaion Sari Nazionala, teknologiaren hobekuntzaren, elkarketaren edo enpresen bat-egitearen bidez merkataritza-garapena eta enpresa-modernizazioa saritzeko; eta Merkataritza Gune Irekiei ematen zaien Sari Nazionala, merkataritza-asoziazionismoa saritzeko, Merkataritza Zentro Irekiak (CCA) sustatzera eta horien gerentzia-organoak sustatzera eta garatzera bideratua.
Guztira 17 dira aurten Sari Nazionalen, Akzesiten eta kategoria bakoitzeko Aipamen Ohoretsuen artean sarituak.
Udalaren kategoria bitan zatitu da: 25.000 biztanletik gorakoak, Santanderko Udalak eskuratu du sari hau, eta 25.000 biztanletik beherakoak, Zumarragako Udalaren hautagaitza aintzatetsiz. Ohorezko akzesita Lugoko Udalari eman zaio.
Gainerako kategorietan, Euskadiren ordezkaritza nabarmendu behar da, Donostiako Pukas Surf eta Perfumerias Benegas saltokiekin, Bilboko Manuel Mendozaren Encajeros saltokiekin eta Gasteizko Gasteiz-on elkartearekin.
Sari banaketako ekitaldia azaroaren 10ean izango da, Zumarragan, eta Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministra izango da buru, Merkataritzako Estatu Idazkaritzak jakinarazi digunez.
Zumarragako Udalarentzat albiste bikaina eta harro egoteko modukoa da Sari Nazional hauen egoitza izatea eta gure probintziatik nahiz Euskal Herriko eta Espainiako gainerako probintzietatik etorritako ordezkariak gure herrian hartzea.
Sari-banaketan parte hartzen duten pertsona guztiei harrera egitea, eta, bereziki, ministroari, gure udalerriaren edertasuna eta berezitasuna erakusteko aukera bat da; izan ere, udalerriaren etorkizunerako proiektu estrategikoak lantzen ari da, hala nola sari honek aitortutakoak.