Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGA BERRIRO ERE ESKUZKO PILOTAKO HITZORDU HANDIEN AGERTOKI IZANGO DA
2025·07·11

ZUMARRAGA BERRIRO ERE ESKUZKO PILOTAKO HITZORDU HANDIEN AGERTOKI IZANGO DA
Beloki pilotalekuak Interpueblos Txapelketako finalaurrekoak eta finala hartuko ditu, herriaren izaera pilotazalea eta kirol ekitaldi handiekiko konpromisoa azpimarratuz
Zumarragak, Euskal Herriko mapa kirolean kokatuta berriro, eskuzko pilotako txapelketa tradizional eta errotuenetako baten egoitza izango da: Interpueblos Txapelketa. Finalaurrekoak Beloki pilotalekuan jokatuko dira, uztailaren 13an, igandean, eta uztailaren 15ean, asteartean. Txapelketaren final handia ere bertan izango da: uztailaren 20an, igandez.
Lehen finalaurrekoa igandean izango da, 11:00etan, Oiartzun eta Agurain aurrez aurre izango direlarik. Bigarrena asteartean jokatuko da, 19:00etan, Markina-Xemein eta Nafarroako ordezkaria lehiatuko direlarik. Bi norgehiagoka horietako irabazleak final handian neurtuko dira, uztailaren 20an, Belokin bertan.
Zumarragak pilotazaletasun handia eta ibilbide luzea izan ditu beti kirol hau sustatzen, eta aurten ere udako pilotako egun gogoangarriak hartuko ditu. Txapelketa honek beste hainbat ekitaldirekin egiten du bat, hala nola aurtengo Itzuliaren irteera etaparekin, eta agerian uzten du Udalaren apustua: goi mailako kirol ekitaldiak herrira ekartzen jarraitzea, herritarren bizitza aberasteko eta herriaren nortasuna indartzeko helburuarekin.
Zumarragako Udaletik herritar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditugu euskal pilotaren inguruan bizi den giroaz eta kirol ikuskizun bikain batez gozatzera, gure herrietako arimaren parte den kirol eder hau babesten jarrai dezagun.

