ZUMARRAGA BIDE BIZIA, ZUMARRAGAKO MARKA TURISTIKOA, ERREALITATE BAT DA IADA ETA IBILBIDE GIDATUEKIN ESTREINATUKO DA
2023·07·11
ZUMARRAGA BIDE BIZIA, ZUMARRAGAKO MARKA TURISTIKOA, ERREALITATE BAT DA IADA ETA IBILBIDE GIDATUEKIN ESTREINATUKO DA
Zumarragako udalak, Zumarraga Bide Biziaren barnean sortutako ibilbideak herritarrei eta bisitariei erakutsiko dizkie asteburu honetan
Zumarragako udalak hainbat hilabete daramatza bere marka turistiko berrian lan egiten, Zumarraga Bide Bizia. Marka turistikoaren barruan, hiru ibilbide turistiko sortu dira, herria eta herritarrak identifikatzen eta ezagutzen laguntzen dituztenak, Zumarragako Azoka ibilbide hauen ardatz gisa identifikatuz herriaren historia, nortasuna eta balioak bateratzen eta erakusten dituztenak.
Hiru ibilbide horiek, Ibilbide Industriala, Hiri Ibilbidea eta Natur Ibilbidea, gidari batekin egiteko aukera egongo da uztailaren 14, 15 eta 16an. Ibilbide gidatu bakoitzak, istorio bat kontatuko du, parte hartzaileak kontextu jakin batean sartuz.
- • Ibilbide Industriala: Uztailak 14 – 11:00 (Zumarragako Plaza)
- • Hiri Ibilbidea: Uztailak 15 – 11:00 (Zumarragako Plaza)
- • Natur Ibilbidea: Uztailak 16 – 11:00 (Zumarragako Plaza)
ANIMATU ZUMARRAGA EZAGUTZERA!!
Ibilbide gidatuak doakoak izango dira eta izen ematea Zelai Arizti kultur etxeko harreran zein esteka honen bitartez egin daiteke.