Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGA ETA URRETXUKO UDALEK TXIKI-TXOKO ZERBITZUAREN ORDUTEGIA ZABALDU DUTE, ZELAI ARIZTIN
2026·03·16

Lepakaren eskaerari erantzunez, Zumarragako eta Urretxuko Udalek Txiki-Txoko zerbitzua astean hiru goizetan eskainiko dute Zelai Arizti kultur etxeko 4. solairuan, haur txikiak dituzten familientzako topagune berri bat sortzeko. Zerbitzua martxoaren 17tik ekainaren 5era bitartean egongo da martxan, eta 0-2 urte bitarteko haurren guraso, tutore edo zaintzaileentzat gune berri bat eskainiko da.
Kasu honetan, Lepakaren eta bi udalen arteko lankidetzari esker, Zelai Arizti kultur etxeko 4. solairuan dagoen “dantza gela” haur eta familien topagune izango da astean hiru goizetan: astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:45etik 13:30era.
Dantza gela erabilera partekatuko espazioa da, eta bertan aritzen dira normalean Secundino Esnaola Musika eta Dantza Eskola-ko ikasleak, baita Areto Dantza taldeko eta Mairiko kideak ere. Horregatik, zerbitzua jartzeko aste horretako hiru egun horietako goizak baino ez zeuden libre.
Espazioa familiek beraiek kudeatuko dute. Horregatik, behar duten materiala “biltegitik” atera eta ondoren jasota utzi beharko dute, gela beste elkarteek ere erabili behar dutelako.
Zerbitzua erabili ahal izateko, familiek lehen aldiz joaten direnean kultur etxean eskuragarri dagoen “eskubide eta betebeharren” orria irakurri eta onartu beharko dute. Behin hori eginda, zuzenean joan ahal izango dira gunera, eta sarrera-ordua bakarrik idatzi beharko dute, beharrezkoa izanez gero aforoaren kudeaketa errazteko (aforo arazoak egonez gero, irteera-ordena jakiteko, iritsiera-ordenaren arabera).
Zerbitzu hau dagoeneko Gure Txoko egoitzan asteburuetan eskaintzen dena osatzera dator

