Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGA IRMO SEXU-ERASOEN AURREAN
2022·06·29
ZUMARRAGA IRMO SEXU-ERASOEN AURREAN
Zumarragak ez du eraso sexistarik onartzen eta kanpaina berri bat burutzen hari da hau ekiditeko asmoarekin.
Santa Isabel festen atarian Zumarragako Udalak kanpaina bat jarri du abian festetan eraso sexistak saihesteko. Ekimen honek laster izango diren Geltokietako Jaien testuingurua ere kontuan hartuko du. Kanpaina udalaren eskutik eraso sexistak prebenitzeko gauzatzen ari den politikaren barruan kokatzen da, eta kontuan hartzen ditu, halaber, Emakundek eta foru-aldundiek gai horren inguruan ezarri dituzten jarraibideak; besteak beste, eskuliburu bat prestatu da, egoera horien aurrean erantzun publikoa identifikatu, prebenitu eta antolatzeko jarraibideak ematen dituena.
Kanpainaren barruan, datorren ostegunean, ekainak 30, arratsaldean, Zelai Arizti parkean Beldur Barik Gunea karpa jarriko da, herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzeko eta prebentziorako jarraibideak ezartzeko. Ildo horretatik, gogoratu behar da iaz, Udal honek sustatu eta FEMPek Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Funtsen bidez finantzatutako kanpainaren baitan, Zumarragak eraso sexistak gaitzesten dituen leloa eta irudia duten poltsak banatu zituela, eta, aurten ere, karpan eskuragarri egongo direla Genero Indarkeriaren kontrako mezua jaietan zabaltzeko.
Gainera, ezaugarri horietako egoera baten lekuko izanez gero jarduteko jarraibideak ezartzen dituzten kartelak eta jarrera hauekiko gaitzespen esplizitua adierazi nahi duten pegatinak ere argitaratu dira. Material hori merkatarien eta ostalaritzako arduradunen eskura egongo da, baita ere kanpaina zabaltzen laguntzen duen Bitartean lokalean ere. Barne mailan, Udalak behar bezala eguneratutako jarduketa protokoloa du, erakundeen arteko koordinazioa ezartzen duena.
Prebentzio politika guztiak beharrezkoak direla jakinik, Udalbatzak festak giro atseginean, osasuntsuan eta eraso sexistetatik libre gozatzera animatzen ditu herritarrak.