ZUMARRAGA ISPILLA KIROLDEGIKO INSTALAZIOAK EGOKITZEN ARI DA
2022·07·05
ZUMARRAGA ISPILLA KIROLDEGIKO INSTALAZIOAK EGOKITZEN ARI DA
Orain arte 76.500€ inbertitu dira, eta oraindik jarduketak daude egiteko.
Gaur, Mikel Serrano Zumarragako Alkateak eta Joseba Angulo Kirol Zerbitzuburuak Ispillako kiroldegian egiten ari diren jardueren berri eman dute, baita abuztuko geldialdia aprobetxatuz egingo direnena eta aurreragokoena ere. Inbertsioa, guztira, 100.000 €ingurukoa izango da.
Jarraian, egindako jarduerak eta oraindik egiteko daudenak aztertuko ditugu, puntuz puntu.
• Gimnasioa:
Aurreko zoladura hondatuta zegoen. Altxatu, lurra lisatu eta kirola egiteko egokiagoa den beste bat jarri du. Era berean, material zaharkitu eta berriren bat kendu da.
- Zola berritzea: 20.000 €
- Materiala berritzea (makinak, ispiluak, mankuernak, bankuak, barrak): 18.000 €
• Kamerak:
Bi kamera ezarri dira, bata Ispillan eta bestea Argixaon, instalazio horietan jokatzen diren partidak bertatik bertara ikusteko eta streaming bidez jarraitzeko. Era berean, kamera horiek jokalarien datu estatistikoak bilduko dituzte partidetan, teknikariek aztertu ahal izan ditzaten.
- Kamerak instalatzea: 18.000 €
• Webgunea:
Plataforma bat egiten ari da Zumarragako kirol-eskaintza herritarrengana hurbiltzeko. Plataforma horrek aukera emango du eskaintzen diren jarduerak ezagutzeko eta horietan izena emateko, kiroldegian abonatzeko eta instalazioak erreserbatzeko (frontoia, tenis-zelaia, padela) gailu mugikor/ordenagailu batetik.
- Web-plataforma egitea: 7.000 €
• Garbitasuna eta higienea:
Higiene-plan bat jarri da abian, gai honetan erreferentea den enpresa batek egina. Bestalde, eskuoihalen, komuneko paperaren eta eskuetako xaboiaren banagailuak ordeztu dira, kontsumoa murrizteko, higienea hobetzeko eta material iraunkorragoa erabiltzeko.
• Igerilekua:
Abuztuko geldialdi teknikoan igerilekuko eta hondartzako edalontzia hustu eta garbituko da, eta ondoren bete. Era berean, ura garbitzen duten bi iragazkietako bat konponduko da, eta gaur egun erabiltzen den harearen ordez beira jarriko da; horrek iragazketaren kalitatea hobetzen bait du.
- Iragazkia konpontzea: 4.000 €
• Pintura:
Geldialdi teknikoa aprobetxatuko da kiroldegiko horma eta sabai batzuk margotzeko.
• Tatamia:
2022ko bigarren seihilekoan tatamia berritzea aurreikusita dago.
• Ur bero sanitarioa:
UBSa biltegi metatzaileetatik sarera zeraman PVCzko hodiaren ordez altzairu herdoilgaitzezko hodia jarri da. Legionelosiari aurrea hartzeko, ur horren tenperaturak 70º inguruan egon behar du, eta, ondorioz, PVCan ihesak sortzen dira. Sistema berri honen bidez, arazoari amaiera eman nahi zaio.
- Hodia ordeztea: 9.500 €