Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGA LAGUNKOIA, 10 URTE ZAHARTZE AKTIBOA SUSTATZEN, ADINEKOENTZAT ETA ADINEKOEKIN

Orain, 10 urteko bidea egin ondoren, Zumarragako Udalak espazio atseginagoak, irisgarriagoak eta pertsonen beharretara egokituagoak eraikitzeko egindako lana ospatzen du

2023·04·03


ZUMARRAGA LAGUNKOIA, 10 URTE ZAHARTZE AKTIBOA SUSTATZEN, ADINEKOENTZAT ETA ADINEKOEKIN

Orain, 10 urteko bidea egin ondoren, Zumarragako Udalak espazio atseginagoak, irisgarriagoak eta pertsonen beharretara egokituagoak eraikitzeko egindako lana ospatzen du.

Herritarrek berek Zumarragari buruz egindako 53 hobekuntza-ekintzen % 92-a amaitu dira.

 

Zumarragako Udalak 2013an jarri zuen abian “Zumarraga lagunkoia” programa, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi lagunkoia proiektuaren barruan. Ekimen honek zahartze aktiboa sustatu nahi du adineko pertsonen protagonismoaren bidez, ongizatearen sortzaile eta herritar guztiekin adiskidetsuagoa izango den gizarte baten sustatzaile gisa izan dezan. Azken batean, ekimen honek adin guztietarako gizartea eraikitzen laguntzen du.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du proiektu hau, Matia Fundatzioaren laguntza teknikoarekin. Helburua zahartzearen aldeko mugimendu bat sortzea da, herritarren parte-hartzea sustatuz. Horrela, 10 urte hauetan egindako proiektu honen bidez, Zumarragako Udalak Gizarte Zerbitzuen arlotik eta Matia Fundaziotik zahartzearen aldeko herritarren mugimendua sortu nahi dute.

 

2013an, Zumarraga Lagunkoiako I.Diagnostikoa egin zen, eta udalerrian bizi ziren 422 pertsona inguruk bertan parte hartu zuten.

 

Herritarrek berek egindako ekarpenek bultzada eman zioten 2016-2019 aldirako I. Lagunkoitasun Plana sortzeari. Plan horretan, guztira, 53 hobekuntza-proposamen bildu ziren, Zumarraga adinekoekin lagunkoiagoa izan zedin. Ekimen horiek hainbat ildo estrategikotan banatuta zeuden: parte-hartzea eta gizarte-ehuna, errespetua eta inklusioa, aire zabaleko espazioak eta eraikinak, etxebizitza, garraioa, komunikazioa eta informazioa, herritarren parte-hartzea eta enplegua, eta, azkenik, gizarte- eta osasun-zerbitzuak.

 

Lagunkoitasun-plana amaitu ondoren, ebaluazioa emaitza arrakastatsuarekin egin da: proposatutako ekintzen % 92 amaituta daude, % 6 garatzen ari dira eta % 2 baino ez daude diseinuan.

 

Zumarraga Lagunkoia Planaren berezko ekintzez gain, urte hauetan ELKARZAINDUZ 2022-2024 Esku-hartze Komunitarioko Udal Plana gauzatu da. Zumarragako Udalak planifikazio- eta programazio-estrategia horretaz hornitzen da pixkanaka esku-hartze soziala, antolaketa eta zerbitzuen kudeaketa hobetzeko, bere eskumen-esparruaren arabera eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, udalerriko herritar guztientzako aukera-berdintasuna sustatuz.

 

I. Plan honen helburua da pertsonen, familien eta taldeen bizi-baldintza onenak sustatzea, gizarteratze positiboko kuotarik handienak lortzeko eta udalerria etengabe eraldatzeko, gizarte-kohesioaren bila, udalerriko herritar guztientzako aukera-berdintasunaren bidez.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, herritar guztientzat eskuragarri daude Udalaren webgunean bertan, euskaraz zein gaztelaniaz.