Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGA,‘PUEBLOS DE PELÍCULA’ SAILEKO KUPOIAREN PROTAGONISTA

​​​​​​​Zumarraga, "Loreak" (2014), “Érase una vez...Euskadi” (2020), “La herida” (2013), “La línea invisible” ( 2020) telesaila edota orain gutxi grabatu berri den “Hauspoa & Tunela” (2025) dokumentalaren filmaketen eszenatokia, "Pueblos de película" saileko ONCEren uztailaren 13ko kupoiaren protagonista da. Bost milioi eta erdi kupoik zabalduko dute Gipuzkoako herri honen irudia.

2025·07·08


ZUMARRAGA,‘PUEBLOS DE PELÍCULA’ SAILEKO KUPOIAREN PROTAGONISTA

Zumarraga, "Loreak" (2014), “Érase una vez...Euskadi” (2020), “La herida” (2013), “La línea invisible” ( 2020) telesaila edota orain gutxi grabatu berri den “Hauspoa & Tunela” (2025) dokumentalaren filmaketen eszenatokia, "Pueblos de película" saileko ONCEren uztailaren 13ko kupoiaren protagonista da. Bost milioi eta erdi kupoik zabalduko dute Gipuzkoako herri honen irudia.

ONCE Euskadiko ordezkariak Usue Vallejok eta Zumarragako jarduneko alkateak Nerea Errastik Euskadi plazaren irudia duen kupoia aurkeztu dute udaletxean egin den prentsaurrekoan. Plaza hori ONCEk 2007ko azaroaren 9an Zumarragari eskainitako kupoiaren irudi ere izan zen, 10.000 eta 25.000 biztanle arteko udalerriei eskainitako serie baten barruan.

Orain, "Pueblos de película" seriearekin, ONCEk omenaldia egiten die filmazio-plato izan diren herriei, Zumarraga zinema-hiribildutzat hartzen baita.

Zumarraga bidegurutzea da Euskal Herriaren bihotzean, eta udalerriari buruzko lehen datuak XIV. mendekoak dira, Santa Maria eliza, Antigua, herriko parrokia zen garaikoak. Tenplua, "Ermiten Katedrala" bezala ezagutzen dena, euskal erromanikoaren arkitektura-multzo ikusgarria da, trantsizio erromaniko-gotikoko garaiko elementuekin, harria eta egurra bikain uztartzen dituena, eta kanpotarrek eta zumarragarrek nahitaez bisitatu beharreko lekua bihurtzen dena. Bestalde, siderometalurgiak herria irauli zuen, Espainiako beste toki batzuetatik etorritako langileen oldeak erakarriz.

Soldatatzarra dakarren kupoia


ONCEren Asteburuko Sueldazoak, larunbat eta igandero, 300.000 euroko sari nagusia eskaintzen du bost zifretan eta seriean, gehi 5.000 euro 20 urtez jarraian kupoi bakar batean. Eta beste lau kupoi, 2.000 euro hilean 10 urtez jarraian.

ONCEren joku produktuak eskuragarri daude, erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuak alegia. Produktu horiek diseinatzen direnetik merkaturatzen diren arte kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen dituzte, eta berariaz debekatzen dute adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste.Erakundeak erantzukizuna du herritarrekin, eta joko arduratsuaren politika sustatzen du, Loterien Munduko Elkarteak eta Loterien Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.

ONCEren kupoiak erakundeko 20.000 saltzaile baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es  webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.