Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGA-URRETXUKO GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA, XX. EDIZIOA

Gaur, abenduaren 18an, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean ospatu da da Urretxu-Zumarragako Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren XX. edizioko sari-banaketa.

2025·12·18


ZUMARRAGA-URRETXUKO GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA, XX. EDIZIOA

Gaur, abenduaren 18an, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean ospatu da da Urretxu-Zumarragako Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren XX. edizioko sari-banaketa.

Gabonetako egutegian jada erreferentziazko hitzordu bihurtu den lehiaketa honek tokiko merkataritzako erakusleihoetan islatzen diren sormena, ahalegina eta Gabonetako espiritua balioan jartzea du helburu.

Diseinuaren, artearen eta merkataritzaren arloko pertsonek osatutako epaimahaiak parte hartu duten erakusleihoen balorazio xehea egin du, besteak beste originaltasuna, sormena, gauzatzearen kalitatea eta Gabonarekin lotura kontuan hartuta. Beste behin ere, epaimahaiak azpimarratu du maila orokorra oso altua izan dela, eta erakusleiho bakoitzean jarritako dedikazioa eta zaintza direla eta, erabakia hartzea urtez urte gero eta zailagoa dela.

Aurkeztutako proposamenak aztertu ondoren, aurtengo edizioko sariak honako establezimenduei eman zaizkie:

  • Lehen saria: OTXARAN, “Baso magikoa” proposamenagatik; sinbolismoz eta sentikortasunez betetako erakusleihoa, xehetasunez, berotasunez eta narrazio bisualez osatutako Gabonetako unibertso batean murgiltzera gonbidatzen duena.



  • Bigarren saria: NATALIETTA, “ezkutuko baso” batean inspiratutako erakusleihoagatik; ilusioan, artisau-lanean eta tokiko merkataritzaren aldeko apustuan oinarritutako Gabonak transmititzen ditu, bere sentikortasun eta koherentzia estetikoagatik nabarmenduz.



  • Hirugarren saria: AIXA FRUTADENDA, Gabonetako mahai baten eszenifikazio originalagatik; erdian motor bidez biratzen duen fruta-ontzi batekin, establezimenduko produktuak erakutsiz, sormena, teknika eta produktuen balioa uztartzen dituen proposamena.



 

Era berean, epaimahaiak hiru aipamen berezi eman nahi izan ditu, bereziki nabarmenak izan diren proposamenak eta ibilbideak aitortuz:

  • Mentxuyyone, lehiaketan izan duen ibilbide sendoagatik eta edizioz edizio bere proposamenean kalitate eta koherentzia maila oso altua mantentzeagatik.



  • Urki liburu-denda, “Letren zuhaitza” proposamenagatik; liburua oinarri duen konposizio originala, gurutzegrametan inspiratutako joko bisual batekin osatua.



  • Julita mertzeria, bere produktua erakusleihoaren diseinuan modu original eta sortzailean txertatzeagatik.


 

Herriaren Saria, oso estu egon da bozketa, eta irabazlea NATALIETTA izan da, publikoaren aitortza jasoz, bere proposamen xarmangarri eta egokiarekin, eta horrek Gabon espirituarekin bat dator. Bere hurbiltasuna, jatorritasuna eta lan-esfortzua erakusleihoan, bozketa egin duten pertsona gehienekin konektatzea lortu dute.

Saritutako establezimenduen aldarrikapena ilusio eta gogotsu jaso da, Gabonetan kaleak apaintzeko eta herritar zein bisitarientzat giro atsegina sortzeko tokiko merkataritzak egiten duen ahalegina, talentua eta inplikazioa agerian utziz.

Urretxuko eta Zumarragako udalek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten merkataritza-establezimendu guztiei, azpimarratuz horrelako ekimenek jarduera komertziala dinamizatzeaz gain, komunitatearen sentimendua eta hurbileko merkataritzarekiko konpromisoa indartzen dituztela.

Hogei edizio hauekin, bi udalek berriro berresten dute tokiko merkataritzaren aldeko apustua eta udalerriko kontsumoa sustatzeko konpromisoa, bereziki Gabonak bezalako data esanguratsuetan.