Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGA VI. LANDAOLA SARIEN ANTOLAKETA PUBLIKOAREN KATEGORIAN SARITUA

Mikel Serrano: «Horrek landa-ingurunearen eta lehen sektorearen aldeko apustua indartu besterik ez digu egiten»

2023·03·09


ZUMARRAGA VI. LANDAOLA SARIEN ANTOLAKETA PUBLIKOAREN KATEGORIAN SARITUA

Mikel Serrano: «Horrek landa-ingurunearen eta lehen sektorearen aldeko apustua indartu besterik ez digu egiten»

Landaola Federazioak VI. Landaola Sariak banatu zituen aurreko ostiralean, Gipuzkoako landa-ingurunean egindako lana goraipatzeko. Zumarragak irabazi du aurtengo “antolakunde publikoaren kategoriako saria”. Sari horrek iraunkortasuna, lana eta landa-eremua sustatzeko ahalegina dakartza, Zumarragako Azoka ardatz nagusi gisa definitzen duten hirigintza eta ekonomia sustatzeko hainbat proiekturekin.

Hauek izan dira saridunak aukeratzeko kontuan hartu beharreko oinarriak: proiektuak eredugarri izateko eskaintzen dituen baldintzak, zein biztanleri eragiten dion eta zenbat lanpostu sor ditzakeen, zabaltzeko dituen aukerak, izan duen eragina eta proiektuak bere eskualdeko landa-garapeneko agentziarekin izan duen lankidetza.

Mikel Serranok, saria jasotzerakoan, bere eta udalaren izenean eskerrak eman zizkien, bai Landaolari, emandako sariagatik, eta bai Goimen garapen agentziari, Zumarragako Azokaren proiektuaren alde egin eta Zumarragaren hautagaitza proposatu izanagatik. «Horrek landa-ingurunearen eta lehen sektorearen aldeko apustua indartu besterik ez digu egiten», adierazi du Serranok.