Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGA, WOMEN 2025 ITZULIAREN ABIAPUNTUA

Lasterketaren aurkezpen ofiziala gaur egin da Antioko Interpretazio Zentroan, eta bertan izan dira erakundeetako eta txirrindularitza profesionaleko ordezkariak

2025·05·13


ZUMARRAGA, WOMEN 2025 ITZULIAREN ABIAPUNTUA

Lasterketaren aurkezpen ofiziala gaur egin da Antioko Interpretazio Zentroan, eta bertan izan dira erakundeetako eta txirrindularitza profesionaleko ordezkariak

Zumarragan egin da gaur, Antioko Interpretazio Zentroaren esparruan, Itzulia Women 2025-ren aurkezpen ofiziala. Gorka Etxabek aurkeztutako ekitaldi horretan, aurtengo edizioaren xehetasun guztiak azaldu dira, eta bertan Zumarragako alkate Mikel Serranok, OCETAko presidente Javier Riañok, Basotik eta Urbyizanan enpresa babesleen ordezkariek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Goizane Alvarezek, Kiroletako saileko Diputatuak hartu dute parte.

Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, herriak goi mailako txirrindularitzarekin duen lotura azpimarratu du:

“Dagoeneko lau aldiz izan da Zumarragan horrelako proba bat. Eta harro egoteko modukoa da oraingoan Women Itzuliari irteera emateko izatea, emakumeen kirolaren alde egitea eta merezi duen tokia ematea gizarte gisa aurrera egiteko modua ere badelako.”

Ostiral honetan, maiatzaren 16an, hasiko da ofizialki lasterketa, Zumarragatik Agurainera 148,5 km egin ondoren iritsiko den lehen etaparekin. Lasterketaren aurretik, Zumarragako kaleetan zehar ibilbide erregulatu bat egingo da, udalerriko hainbat gunetatik igaroko dena, Eizagatik pasatuz, egun hauetan ospatzen diren San Isidro jaiak direla eta. Ibilbide hau Euskadi plazan amaituko da Women 2025 Itzuliari irteera emanez. Secundino Esnaolatik ibiliko dira, geltoki intermodaletik, anbulatorioaren eta Ertzaintzaren aurretik igarota, eta, azkenik, herritik alde egingo dute Legazpirantz. Aurtengo edizioko etaparik luzeena eta desnibel metatu handiena duena da. Irteera herri gisa, Zumarraga izango da bi egunez txirrindularitza jardueraren epizentroa, hilaren 15ean, ostegunean, txirrindularien eta taldeen egiaztapena ere hartuko baitu.

Egun horietan, kirol eta gizarte giro handia biziko da Zumarragan, dozenaka ibilgailu ofizial, autobus, moto eta taldeko auto etorriko baitira. Lehen mailako hedapenari esker, zumarragarrek oso gertutik gozatu ahal izango dute munduko emakumezkoen txirrindularitzarik onenaz.

Gainera, jende ugari espero da, bai komunikabideetatik bai bisitariengandik, eta horrek eragin ekonomiko positiboa izango du ostalaritzan, merkataritzan eta udalerri osoan.


Aurreikusitako trafiko mozketak

Horrelako ekitaldiek ohiko errutina alda dezaketela jakitun, Udaletik herritarren ulermena eta laguntza eskertu nahi dugu. Hona hemen aurreikusitako zirkulazio-mozketak:

 

Maiatzak 15, osteguna

 

•Urdaneta: Debekatuta dago 22:00etatik aparkatzea (autobusentzat eta ekipoentzat erreserbatutako gunea).

•Artiz Auzoa - Iñigo de Loiola: Ezin da aparkatu 12:00etatik aurrera (autobusentzat eta ekipoentzat erreserbatutako gunea).

•Ibaiondo: Debekatuta dago 22:00etatik aparkatzea (Ertzaintzak bakarrik erabiltzeko gunea).

 

Maiatzak 16, ostirala

 

•Jai Alai: Zirkulazioa debekatuta 09:00etatik.

•Sekundino Esnaola: Zirkulazioa debekatuta 09:00etatik aurrera.

•Legazpi kalea: Zirkulazioa debekatuta 09:00etatik.

 

*Women itzulia herritik atera ondoren, 10:30ak aldera, birgaituko da zirkulazioa.

 

Udaletik herritarrak eta bisitariak animatu nahi ditugu ekitaldi honetaz gozatzera. Kirolaren festa izateaz gain, munduari zer garen eta zer eskaini behar dugun erakusteko aukera ere bada. Zumarraga ikusten duzuna baino askoz gehiago delako!

Ongi etorri Itzulira! Ongi etorri Zumarragara!