Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAK 2024KO EUSKAL HERRIKO ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALA HARTUKO DU
2024·07·19
ZUMARRAGAK 2024KO EUSKAL HERRIKO ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALA HARTUKO DU
Partiduak uztailaren 21ean izango dira, 11:00etan hasita, Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Igande honetan, Zumarragan jokatuko da Herriarteko Txapelketako final zirraragarria, non Markina-Xemeineko eta Gasteizko taldeek Euskal Herriko txapelduna nor izango den erabakiko dute.
Markina-Xemeinek, Bizkaiko txapeldunak, eta Gasteizek, Arabako txapeldunak, euren trebetasuna erakutsi dute txapelketan zehar, finalerdietan aurkariak gaindituta. Markina-Xemeinek bere lekua ziurtatu zuen Larrauni irabazita, eta Gasteizek finalerako txartela lortu zuen Oiartzunen aurka garaipen estua lortuta.
Finalak ekitaldi ahaztezina izatea agintzen du. Zumarragako herritarrak eta kirolzaleak udalerri horiek babestera eta animatzera gonbidatuta daude.
Beloki pilotalekuan izango da partida, 11:00etan, eta bi herrietako jarraitzaileak eta eskualdeko kirolzale sutsuak espero dira. Bertara joaterik ez dutenentzat, ETB4 kateak zuzenean emango du ekitaldia eta horrela, Euskal Herri osoko zaleei emozioz beteriko amaiera gertutik jarraitzeko aukera emanango dio.