Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK ASFALTATZE LANAK EGINGO DITU UDALERRIKO GUNE KALTETUENETAN

Hilaren 11tik 16rako astean, asfaltatze lanak egingo dira udalerrian zehar

2022·07·08


ZUMARRAGAK ASFALTATZE LANAK EGINGO DITU UDALERRIKO GUNE KALTETUENETAN

Hilaren 11tik 16rako astean, asfaltatze lanak egingo dira udalerrian zehar.

Lanak hilaren 12an, asteartea, hasiko dira Ciudad Jardin kalearen eta Esteban Orbegozo pasealekuaren arteko bidegurutzea asfaltatzen. Zirkulazioa goizeko 7: 30etatik itxiko da lana egin eta autoak arriskurik gabe zirkulatu ahal izan arte, 12: 00ak arte gutxi gorabehera.

Datozen egunetan, geltokien plazako sarrera naiz irteera guneetan; Secundino Esnaolan, Urola kalera sartzeko bidegurutzearen parean eta Ispilla kiroldegiaren atzeko parkinean asfaltatze jarduketak egingo dira.

Lan horiek eragin ditzaketen eragin guztien berri emango da.