Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZUMARRAGAK BAT EGIN DU EUDELEK ORION EMAKUME BATEN HILKETA GAITZESTEKO EGINDAKO ADIERAZPENAREKIN

Zumarragak bat egin du EUDELekin eta gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Orio udalerrian izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei

2023·05·18


ZUMARRAGAK BAT EGIN DU EUDELEK ORION EMAKUME BATEN HILKETA GAITZESTEKO EGINDAKO ADIERAZPENAREKIN

 

Zumarragak bat egin du EUDELekin eta gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Orio udalerrian izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta  hurbilekoei.

 

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

 

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

 

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.