Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAK BEGIRADA KRITIKOA ETA GAZTE AKTIBISMOA SUSTATZEN DITU TREBA GAZTEAK PROGRAMAKO BI SAIOEKIN
2025·06·10
ZUMARRAGAK BEGIRADA KRITIKOA ETA GAZTE AKTIBISMOA SUSTATZEN DITU TREBA GAZTEAK PROGRAMAKO BI SAIOEKIN
Zumarragako gazteek bi formakuntza esperientzia izango dituzte ekainaren 19an eta 26an Zelai Ariztin, Foru Aldundiak bultzatutako eta udal gazte planarekin bat datorren egitasmoaren baitan.
Zumarragako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin elkarlanean, Treba Gazteak programaren barruan 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendutako bi saio antolatuko ditu ekain honetan. Ekimen honek gazteen ahalduntzea sustatzea du helburu, haien garapen pertsonala, soziala eta kolektiboa indartzen duten esperientzia parte-hartzaileen bidez.
Lehen saioa ekainaren 19an izango da, osteguna, arratsaldeko 17:30ean Zelai Arizti Kultur Etxean, eta “Begirada kritikoa eta diskurtso ukatzaileak” izenburua izango du. Dinamika parte-hartzaile eta hausnarketa bidez, gorrotoaren, diskriminazioaren eta negazionismoaren aurkako narratiba alternatiboak eraikitzea eta tresnak eskuratzea izango dira helburu nagusiak.
Bigarren saioa, ekainaren 26an, osteguna, izango da leku eta ordu berean. “Aktibismoa bultzatuz: scape box” tailerrean taldeka arituko dira gazteak hezkuntza-eskapeko joko baten bidez, desinformazioari aurre egiteko eta pentsamendu kritikoa aktibismo sozialaren motor gisa sustatzeko.
Bi saioak InteRed elkartearen eskutik izango dira eta doakoak dira, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Izen-emateak: