Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK BERE LEHEN CRICKET TXAPELKETA ETA "ZUMÁRRAGA SHARKS" HERRIKO KLUBA AURKEZTU DITU

Torneoak Estatuko hainbat tokitako 300 jokalari inguru bilduko ditu datorren igandean, irailak 7, Argixao zelaian

2025·09·05


ZUMARRAGAK BERE LEHEN CRICKET TXAPELKETA ETA "ZUMÁRRAGA SHARKS" HERRIKO KLUBA AURKEZTU DITU

Torneoak Estatuko hainbat tokitako 300 jokalari inguru bilduko ditu datorren igandean, irailak 7, Argixao zelaian

Zumarragan, irailaren 7an, igandean, kirol ekitaldi berri bat izango da: herrian egingo den lehen kriket txapelketa ofiziala. Hitzordua Argixao zelaian izango da, goizean goizetik gauera arte, eta Katalunia, Madril, Valentzia edo Andaluziatik etorritako 300 jokalari inguru bilduko ditu.

Txapelketa herriko klub berriaren eskutik dator, Zumarraga Sharks, duela gutxi eratu dena Udalaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Mikel Serrano alkateak aurkezpenean azpimarratu zuenez, urrats hau “aukera berri bat da Zumarragak elkarbizitza, integrazioa eta bizitza osasungarria sustatzen duten kirolak har ditzan, gure erkidegoko kide guztien errotzea indartuz”.

Serranok gogorarazi zuen kriketa ez dela guztiz ezezaguna herrian: “Askotan ikusi ditugu bat-bateko partidak Zelai Arizti parkean edo Zumarragako hainbat txokotan. Orain, kluba eratuta eta erakundeen babesarekin, beste pauso bat ematen dugu kirol honi espazio propio eta ofizial bat eskaintzeko”. Alkateak kirol jarduera honen izaera integratzailea eta udalerria kulturalki aberasten nola laguntzen duen ere nabarmendu zuen: “Gaur egun taldea lagun talde batek osatzen du, baina laster pertsona gehiagoren interesa piztuko duela eta kategoria ezberdinetako taldeak ikusi ahal izango ditugula espero dugu”.

Bestalde, Husnain, Zumarraga Sharkseko ordezkariak, herrian zaleak nola jaio ziren azaldu zuen, kirol honen arau nagusiak aurkeztu zituen eta Udalari eskerrak eman zizkion jasotako laguntzagatik: “Babes honi esker, Zumarragan cricketa egiten jarrai dezakegu eta jende gehiagok ezagutzeko eta parte hartzera animatzeko atea ireki dezakegu”.

Txapelketa honekin, Zumarragak diziplina berri bat gehitzen dio bere kirol eskaintzari, kirola integraziorako, aniztasunerako eta bizikidetzarako gune bezala duen konpromisoa berretsiz.