Eduki publikatzailea
Atzealdea ZUMARRAGAK BERRIRO HARTUKO DU XXIV. RALLY VASCO NAVARRO HISTORIKOKO – MEMORIAL IGNACIO SUNSUNDEGIKO HELMUGA
2022·10·18
ZUMARRAGAK BERRIRO HARTUKO DU XXIV. RALLY VASCO NAVARRO HISTORIKOKO – MEMORIAL IGNACIO SUNSUNDEGIKO HELMUGA
Proba urriaren 22an izango da, 11:00etan hasiko da Donostiako Gipuzkoa plazan eta 18:00etan amaituko da Zumarragako RENFEren Trintxeran.
Rallye Vasco Navarro Historikoa - Ignacio Sunsundegui Memoriala, Real Automóvil Club Vasco Navarrok antolatzen duen erregulartasun rallye bat da. Proba Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako errepideetatik igarotzen da.
RACVNk urte asko daramatza Zumarragatik igarotzen, baina aurten, iazko edizioan bezala, proba honetan izena emanda dauden 62 ibilgailu historikok egingo dituzten 220.74 kilometroen azken helmuga izango da. Horietatik 47 Rallyean arituko dira, Corren Kopan (iparraldeko erregulartasuneko rallyen kopa). Zumarragan amaitzen den proba honetan kopa horren garaipena jokatuko da, txapelketako laugarren eta azken proba izango baita.
Rallya 11:00etan hasiko da Donostiako Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren ondoan, eta 18:00etan amaituko da RENFEren Zumarragako Trintxean. Kotxeak 21:00ak arte egongo dira ikusgai. Horien artean Aitor Arnaizek , Jon Imanol Martinekin batera, gidatuko duen Seat Fura Cronoa; Iñaki eta Beñat Aiastui joango diren Citroën Dyane 6a; Milud Rattak eramango duen Mercedes SL320 eta beste asko, hala nola Mini Cooperrak, argazkiko Volvo 142S a, Honda CR-Xa, Ford Fiesta XR2a, Alpineak...
Izendatutako parte-hartzaileak udalerrikoak dira eta kontzentrazio-modalitatean parte hartuko dute beste 14 ibilgailu parte-hartzailerekin.
19:30ean, gutxi gorabehera, sari banaketa egingo da Gure Txoko Jubilatuen Etxean.
Hori guztia Eduardo Martínez RACVNko zuzendari gerenteak, Xabier Arzamendi RACVNko kirol zuzendariak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak jakinarazi digute gaur goizean egin den prentsaurrekoan.
Nor zen Ignacio Sunsundegui?
Ignacio Sunsundegui Irunen 1941ean jaiotako rallyetako pilotu bat izan zen. Bere ibilbidea lehiaketa munduan hirurogeiko hamarkadan hasi zen, 1962ko Jaizkibelgo Igoeran Citroen 2CV batekin debutatu zuenean. Hogeita hamabost urte baino gehiagoan, Sunsundeguik ibilgailu ugari gidatu zituen ohiko lehiaketetan, rallietan, raidetan eta igoeretan, hala nola Renault Alpine A110, Morris Mini Cooper, Renault 12, Seat 1430, Fiat 124 Abarth Spider, BMW 2002Ti, Porsches 911, Audi Quattro, Talbot Lotu edo Lancia Delta S4, besteak beste. Sunsundeguik garaipen handia lortu zuen: lehen postuan sailkatu zen, Arrateko Igoeraren I., II. eta III. edizioetan (1968, 1969 eta 1970), San Martzialeko III. Igoeran eta Nafarroako III. Rallyan (1970ean biak), edo 1993ko IV. Maratoian (Classic Marathon Paris/Marrakech). Jaizkibelgo V. Igoeran ere bigarren postuan sailkatu zen 1971n, eta abar luze batekin. Bere zaletasun handia (automobilismoa) alde batera utzi gabe, bere azken etapan, Sunsundegui ibilgailu klasikoen lehiaketarekin lotuago egon zen.
Irungo pilotua 1997ko ekainaren 4an hil zen bihotzekoak jota, ibilgailu klasikoentzako Panama/Alaska Rallyan. Urte horretan bertan, urriaren 26an, RACVNk Abiadura eta Erregulartasun Rallya antolatuko zuen, Ignacio Sunsundegui Memoriala azpitituluarekin.
Informazio guztia RACVNren webgunean dago eskuragarri.