Eduki publikatzailea

Atzealdea ZUMARRAGAK GAZTERIA ETA ANIZTASUNAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DU ZINEMAREN BIDEZ

Udalak Zinegoak Zabaltzen ekimenarekin bat egin du, LGTBIQ+ film laburren emanaldia antolatuz ekainaren 10ean Zelai Ariztin, 2024-2027 Gazte Planaren baitan.

2025·06·06


ZUMARRAGAK GAZTERIA ETA ANIZTASUNAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DU ZINEMAREN BIDEZ

Udalak Zinegoak Zabaltzen ekimenarekin bat egin du, LGTBIQ+ film laburren emanaldia antolatuz ekainaren 10ean Zelai Ariztin, 2024-2027 Gazte Planaren baitan.

Zumarragako Udalak, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Saila eta Gazteria Sailaren laguntzarekin, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna (maiatzaren 17a) eta LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna (ekainaren 28a) direla eta, 2024-2027 Gazte Planaren garapenaren esparruan, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzen die gazteei, ikus-entzunezko lan espezializatuen aniztasuna aprobetxatuz. Zinema, kultura eta aniztasuna gazteengana hurbiltzeko asmoz, Zumarragak bat egin du Bilboko LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren eta Zinegoak Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren zabalkundearekin.

Zinegoak Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai dauden lanak udalerrietara zabaltzea. Bigarren helburua, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikusentzunezko edukiak aprobetxatuz.

Aurten Zumarragan, ekainaren 10-ean, arratsaldeko 18:30-tan, Zelai Arizti Zinema Aretoan, dohako 6 laburmetrai ikusteko aukera izango da:

- Arrecife (Esp), Angel Morales Ballesta

- Mdb (Argentina), Mila Aquilia

- Burning inside (Brasil), Enock Carvalho, Matheus Farias

- Inkognita (Eusk), Julen Gorosabel

- Judoka (Eusk), Ander Iriarte

- Azkena (Eusk), Ana Inés Landeta, Lorea Lyons